Badatoz Santixabelak!

Santixabelak2019

2019ko Santixabel jaiak badatoz! Ekainaren 28an hasi eta uztailaren 2an amaituko dira, Santixabel egunean hain zuzen ere. Dagoeneko Usurbilgo Jai Batzordeak prestatutako egitaraua etxeetan banatu da eta beraz, ostiraletik aurrrera lepoan koadrodun zapia jantzi eta herriko jaietan murgilduko gara.

Irati Azkueren diseinua irabazlea

2019ko jaietako egitaraua diseinuaren irabazlea Irati Azkue Zaldua oriotarra izan da.  “Ni oriotarra naiz, baina nire ama usurbildarra da. Betidanik izan dut harremana Usurbilekin. Horrelaxe sortu zen kontua, besterik gabe. Nik diseinua ikasi dut, ez diseinu grafikoa, baina graduan zehar jorratu ditut diseinu grafikoan erabiltzen diren tresna batzuen erabilera. Ikusi nuen deialdia irekita zegoela Santixabeletarako eta aurkeztea erabaki nuen. Kartel lehiaketaren batean parte hartu izan dut, baina irabazten dudan lehenengo aldia da hau. Ez da betidanik egin izan dudan zerbait, behin edo behin egindako zerbait baizik”.

Irati Azkue

Noaua! astekariak egindako elkarrizketa

Egitaraua

Ekainak 27, osteguna

  • 17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gi- zonezkoen finala.
  • 18:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik.

Ekainak 28, ostirala

  • 11:00 Multikirol festa.
  • 14:00 Gazte Eguna: gazte bazkaria txosnetan.
  • Bazkalostean, Andoni bakarlaria.
  • 15:30 Haur, gazte eta helduentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da).
  • Ondoren, pintura lehiaketako sari-banaketa.
  • 18:00 Elektrotxufla Elektrotxarangarekin kalejira udaletxera.
  • 19:00 Txupinazoa eta ikurriñaren igoera udaletxetik: Estitxu Berasategi eta Esther Arrojeria eskubaloi jokalarien eskutik.
  • 19:00 Gazte ekimena eta txupinazoa txosnetan eta Elektrotxufla elektrotxaranga segidan. Ondoren, Arraiketai txarangarekin kalejira. Ondoren, buruhandiak txistulariekin.
  • Jarraian, herriko dantzarien emanaldia frontoian.
  • 23:00 Berbena: Larrian Gozo frontoian.
  • 00:30 Kontzertuak txosnetan: NAO, Willis Drummond eta DJ Seymar.

Ekainak 29, larunbata

  • 10:00 Ume-gazteei harrera udaletxeko plazan. Zatoz koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
  • Umeen eguneko erronkak eta jolasak: 10:30-12:30 Ginkana (LH1-LH4koentzat). 10:30-12:30 Gaztetxoentzako erronka (LH5-DBH2koentzat). 10:30-12:30 Puzgarriak frontoian 0-5 urte artekoentzat.
  • 11:00-12:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia Askatasuna plazako bolatokian.
  • 12:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta.
  • 14:00 Euskal preso eta iheslarien eskubi- deen aldeko zikiro-jana Askatasuna plazan.
  • 16:30 Gaztelekuaren eskutik, ur eta zikin jolasak DBH1-ekoentzat Artzabalen.
  • 18:00 Buruhandiak trikitilariekin.
  • 18:00 “Goazen Benidorrera” antzezlana Artzabalen.
  • 18:30 Sokamuturra, ikastola aurreko belardian. Eguraldi txarra bada, Ikastolako patio borobilean.
  • 18:30 Ray Fernandez kubatarraren kontzertua txosnetan.
  • 19:00 Zero Sette Jaiband Artzabalen.
  • 20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan, Potxoenea ondoan.
  • 23:00 Kontzertuak frontoian: Zaparra eta E.T.S.
  • 00:00 Batukada feminista txosnetan.
  • 02:30 Txosnetan: Skasti eta DJ Jotatxo.

Ekainak 30, igandea

  • 06:00 Enzefalogramo Elektrotxaranga.
  • Ondoren, gaupaseroen argazkia.
  • 09:00 Esnadeia dultzaineroekin.
  • 11:30 Urpekaritza Kiroldegian.
  • 11:30 Azpeitiko zanpantzarrak.
  • 12:30 Herri-kirolak: Gipuzkoako 2. mailako Aizkora Txapelketa 2019.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria Atxegan.
  • 18:00 Buruhandiak dultzaineroekin.
  • 18:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
  • 18:30 Arraiketai Txaranga.
  • 18:30 Herri-kirolak: Gipuzkoako lasto altxaratze txapelketa. Gipuzkoako ingude txapelketa. Idi dema.
  • 23:00 Natali taldea frontoian.
  • 00:30 Ezetaerre eta Dj Bull txosnetan.

Uztailak 1, astelehena

Umeen eta Oilasko biltzaileen Eguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
  • 10:00 Ume-gazteei harrera frontoian. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!
  • Egunean zehar, Txu Txu trena.
  • 10:00-13:00 Jolas Parkea frontoian (6-12 urte bitartekoentzat).
  • 10:00-13:00 Jolas parkea frontoian (6 urte artekoentzat).
  • 11:00-13:00 Helduentzako Toka Txapelketa eta Santixabel Igel Jokoa Artzabalen. n
  • 12:30 Buruhandiak trikitilariekin.
  • 13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian, norberak etarrita.
  • 14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
  • Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
  • 14:30 Tor Magoa frontoian.
  • 16:00 Apar festa ikastolako patio borobilean.
  • 17:30 Txokolatea frontoian.
  • 18:00 Buruhandiak trikitilariekin.
  • 18:30 Arraiketai Txaranga.
  • 19:00 Puro Relajo rantxerak Artzabalen.
  • 22:30 Bertsolariak frontoian: Aitor Mendiluze, Julio Soto, Miren Artetxe, Oihana Bartra.
  • Jarraian, 43. Santixabeletako Bertsopaper lehiaketako sariak.
  • 00:30 Bertsio gaua txosnetan.

Uztailak 2, asteartea

Santixabel Eguna

  • 09:00 Esnadeia txistulariekin.
  • 11:00 Xakea.
  • 12:00 Soka-dantza udaletxe aurrean.
  • Jarraian, lore eta salda banaketa.
  • 12:30 Trikitilarien kalejira.
  • 12:30 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
  • 12:30 Incansables txaranga.
  • 16:00 Mus txapelketa txosnetan, izen ematea 15:30-16:00 artean.
  • 16:30-17:30 Haur eta gazteentzako Santixabel Bola Txapelketa, Askatasuna plazako bolatokian.
  • 17:30 Gizonezkoen Esku Pilota Txapelketako finalak.
  • 18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin.
  • 18:00 Gaztetxoentzako “a un toke” txapelketa txosnetan.
  • 18:30 Erromeria Artzabalen, Estangarekin.
  • 18:30 Incansables txaranga.
  • 19:00 Paella jana txosnetan.
  • 23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
  • 00:00 Desegin taldea txosnetan.
  • Ondoren, karaokea!

Egitaraua PDF formatuan eskuratzeko: Santixabelak2019

Oharrak

  • Jaietan koadrodun zapi urdina janzteko gonbidapena.
  • Sutegiko erakusketa aretoan Zirriborro tailerrekoen eta Eguneko Zentrokoen eskulanak egongo dira ikusgai.
  • Uztailaren 1ean eta 3an prezio bereziak izango dira feriagunean.
  • Santixabeletako egitarauaren gaztelerazko bertsioa udaletxeko errejistro bulegoan eta www.usurbil.eus webgunean eskuragarri dago.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.