Xua gurasoekin etxera! herri ekimena: “Xua, Olatz eta Patxi etxean nahi ditugulako, Usurbilen eta Orion, jarri gizatasunezko X bat zuen bizitzan”

Xua2.pngArg.: Xua gurasoekin etxera!

Pasa den larunbatean, Xua gurasoekin etxera! ekimenaren berri emateko prensaurreko bat eman zen Usurbilgo Alkarasuna plazan. Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoen alaba da eta jaio zenetik Usurbildik 600 kilometrotara  bizi da gurasoekin, Picassenteko  (Valentzia) espetxean.  Xuak espetxea utzi beharko du datorren urteko urtarrilean, 3 urte bete ostean. Larunbateko agerraldian Usurbilen Nahi Ditugu mugimenduko kideak eta Xua, Olatz eta Patxiren Usurbilgo eta Orioko lagunak elkartu ziren, gurasoak ere haurrarekin batera aska ditzatela eskatzeko.

Usurbildik 600 kilometrora

Olatz eta Patxik 12 urteko espetxealdiaren hiru laurdenak beteak dituzten arren, Usurbildik 600 kilometrora Valentziako Picassenteko espetxean jarraitzen dute preso. Atzo, ekainak 23, 10 urte beteko ziren atxilotu zituztenetik.

  • Xua Lasagabaster Uranga eta Olatz Lasagabaster Anza: VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
  • Patxi Uranga Salbide: VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia

Xua gurasoekin etxera!

“2017ko urtarrilean jaio zen Xua Valentziako ospitalean. Amona Mari Karmen, biloba ezagutzera joan eta pneumonia batek jota, larri ingresatu zuten ospitale berean. Umea jaio eta bi egunera. Hilabete baino gehiago egon zen zainketa berezietan. Egoera gogorra zen. Ama alaba jaio berriarekin, amona UCIn eta aita beste espetxe batean. Patxiri ukatu egin zioten erditzean egoteko baimena. Otsailaren 8 arte ezin izan zuen Xua ezagutu eta Olatzekin egon. Geroztik, Picassenten daude hirurak, Olatz eta Xua amen moduluan eta Patxi gizonezkoenean.

Olatzen hitzak dira: “Gure ziegak 12 metro koadro ditu. Bi ohe, leiho txiki bat, harraska, komuna, bainera txiki bat eta apala bat”

Xuaren hitzak: “Leku itsusia da hau eta jende tristea atea zabaldu eta ixten diguna. Baina amatxok dio hemen ez gaudela betiko”

Patxiren hitzak: “Astean bitan ikusten dut Xua. Asteartean ordubetez, ostiralean beste ordubetez. Horrez gain, bi aurrez aurreko ditugu hilean, hirurok elkarrekin egoteko. Denera 13-14 ordu egiten ditut hilean nire alabarekin.”

Mari Karmen (Olatzen amaren hitzak): “Gure alaba etxetik 600 km-ra erditu zen. Familiakoen eta lagunen babesik gabe. Etxe bat alokatu ere egin behar izan dugu Valentzian, Xua espetxetik ateratzen uzten digutenetan, aterpe bat izan dezan.”

Patxi Uranga (Patxiren aitaren hitzak): “Gogorra da Patxi, Xua eta Olatz ikusteko 1200 km egin beharra. Semearen hiru lagunek istripu bat ere izan zuten bisitatik bueltan. Zorionez ez zen ezer larririk gertatu. Eta gertatu izan balitz?”

Xua Gurasoekin Etxera kanpaina martxan jartzeko premia bizia ikusi dugu Orioko eta Usurbilgo lagunek. Urtarrilaren 19an beteko ditu Xuak 3 urte. Espainiako legearen arabera, ezingo du espetxean jarraitu. Xua etxera etorriko da behin betiko. Berri zoragarria denak ez du, ordea, dena gozotik izango. Bere gurasoek ere etxera etorri beharko lukete alabarekin batera. Zergatik ez eurekin ere legea bete? Noiz arte eduki behar dituzte kartzelan bahituta? Zenbat gehiago sufritu behar dute? Alaba ikastolara eramatea, handik jasotzea, parkean jolastea, irakasleekin bilerak, alabaren lagunak ezagutzea… Aita eta ama izatea noiz arte galarazi behar diete? Honen aurrean, isilik eta geldirik egon ezin dugulako, talde bat lanean ari gara injustizia hau salatu eta konponbidea ematea eskatzeko”.

Ekimenak

  1. Egoera honen eta herri ekimenaren berri ematen duen aldizkaria Usurbilgo eta Orioko etxe guztietara banatu da: Xua Gurasoekin Etxera
  2. Xua gurasoekin etxera! sinadura bilketa martxan jarri da. Orio eta Usurbilgo Udaletan mozio bat aurkeztuko da udazkenean.
  3. Logotipo bat sortu da X (ixa) erraldoi batekin. X hori da Xua: “X hori da hemendik bidali nahi diegun elkartasun muXua. X hori da bi Orio eta Usurbilen arteko indar biderkatua. X hori da gure presoek bizi behar izaten dituzten isolamenduak, inkognitak eta kartzelaldi mugagabeak. Xua Euskal Herrira datorrenerako X hori erraldoia izatea nahi genuke”.
  4. Xua gurasoekin etxera! materiala sortu dute: arropak, kamisetak, zapiak…
  5. Orio eta Usurbilgo argazkiak postal bihurtu dituzte. 10 urte hauetan bi herriak zenbat aldatu diren iruditan ikus dezaten: “Beraiei postalok bidaltzera animatu nahi ditugu gure herritarrak”.
  6. Xua gurasoekin etxera! etor dadin eskatuko duen kantu bat egiten ari dira, Orioko eta Usurbilgo musikari sortzaileekin batera elkarlanean. Udazkenean aurkeztuko dute kantuaren grabazioa.

X erraldoi bat

bariazioak

“Aurrerantzean X erraldoi bat egitera animatu nahi zaituztegu. Xuarekin batera Olatz eta Patxi Euskal Herrian nahi ditugulako. Etxean nahi ditugulako. Usurbilen eta Orion. Jarri gizatasunezko X bat zuen bizitzan. Jarri solidaritatezko X bat zuen bihotzetan. Jarri Justiziazko X bat zuen etxean. Jarri X handi bat zuen herrian”.

Informazio gehiago

One response to “Xua gurasoekin etxera! herri ekimena: “Xua, Olatz eta Patxi etxean nahi ditugulako, Usurbilen eta Orion, jarri gizatasunezko X bat zuen bizitzan”

  1. Pingback-a: Gaur arratsaldean “Xua gurasoekin etxera!” material salmenta Sutegi parean | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.