Ekainaren 26an UEMAk antolatutako gazteentzako topaketa ibiltaria Usurbildik abiatuko da

UEMA logo

Ekainaren 26tik 30era, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) gazteei zuzendutako topaketa ibiltaria antolatu du.  Usurbildik abiatuko da eta 14-18 urte bitarteko 56 gaztek Arantzarako bidea egingo dute. Gazteak kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da udalekuaren helburua. Ibilbidea 11:00etan abiatuko da, Mikel Laboa plazatik.: “Gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko helburua du topaketa honek”.

Norentzat dira?

  • Udalerri euskaldunetan bizi diren DBH3ko, DBH4ko eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleentzat.
  • Udalerri euskaldun gisara izendatzen dira euskararen indizea %70etik gora duten udalerriak.

EGITARAUA

  • Ekainak 26, asteazkena: Usurbil-Oiartzun. Harria Hitz ibilbidea, Usurbilen. Oiartzunen, zirkoa, igerilekua eta kantu afaria.
  • Ekainak 27, osteguna: Oiartzun-Bera. Beran, bertso bazkaria,
    triki-martxa eta Izaki Gardenak taldearen kontzertua (Berako plazan, 20:30ean).
  • Ekainak 28, ostirala: Bera-Arantza.
  • Ekainak 29, larunbata: Arantza. Ur jolasak, gaubela, herri kirolak,
    eta arnasguneen tailerrak.
  • Ekainak 30, igandea: Arantza.

UEMA

“Azken urteotan, UEMAren ildo estrategikoetako bat da udalerri euskaldunetako herritarrak sentsibilizatzea eta ahalduntzea, euskararen arnasguneen garrantziaz ohar daitezen, hizkunta ohituretan euskararen aldeko hautua egiteko. Ildo horren baitan, arnasguneei buruzko hezkuntza proiektua abiarazi zuen UEMAk duela hiru urte, soziolinguistika edukiak modu integralean eskoletan txertatu nahian, gazteak kontzientziatzeko eta ahalduntzeko. Ikasleen artean hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta arnasguneen garrantzia nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua bere osotasunean garatzeko, eta hezkuntza arautuaren mugak gainditu nahian, gazte topaketak eta udalekuak ere antolatu ditu azken urteotan UEMAk, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzaren laguntzarekin. Aurten, ekainaren 26tik 30era izango da ekimena. Udalerri euskaldunetako 60 gazte inguruk eman dute izena, ea asteazkenetik aurrera, Usurbildik Arantzarako bidea egingo dute, UEMAren hezkuntza arduradunarekin eta arduradun izango dituzten beste bost begiralerekin batera.

Gazteen artean euskararen ezagutzak gora egin arren erabileran eta kontzientziazioan eragitea oraindik ere ezinbestekoa dela iritzita, hainbat udalek ere berariaz lagundu dute ekimen hau, herriko elkarteen eta eskolen artean ekimenari buruzko informazioa zabalduz. Usurbilgo, Oiartzungo, Berako eta Arantzako udalek, berriz, herriaren baliabideak ere jarri dituzte topaketak eduki eta azpiegitura aldetik laguntzeko.

Usurbilek ildo horretan hainbat ekimen ditu, eta horiek udalerri euskaldunetako gazteei ezagutarazteko aukeratzat ikusten ditu UEMAren topaketa hauek. Zehazki, Usurbildik abiatuko diren egunean, topaketetan parte hartuko duten gazteek Harria Hitz ibilbidea ezagutzeko aukera izango dute. Horrelako bisita eta ekimenekin gazteen ahalduntzean eta kontzientziazioan eragin nahi da, horrek gero hizkuntza ohituretan ere eragina izango duelakoan.

Oiartzunen, berriz, bertako Euskara Zerbitzuak herriko gazteen artean berariaz landu du harrera nola egin gazte topaketetako partaideei. Horretarako bilera egin dute Oiartzungo Udalak eta UEMAk herriko gazteekin (irudian). Zehazki, Haurtzaro Ikastola eta Elizalde Herri Eskolako euskara taldeetako (Eskuttun eta Tirikitauki hurrenez hurren) ikasleekin batera antolatu du Oiartzungo Udalak harrera.

Topaketa ibiltariko gazteak Oiartzunera iristen direnean, talde horietako gazteek eta Oiartzo Batxilergo ikastolako hainbat ikaslek egingo diete harrera, eta boluntario gisara ariko dira lanean, otorduak ematen, lotarako tokia prestatzen eta antzekoetan, lehen bi ibilbideetan bidaide izatearekin batera”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.