Ekainaren 27an “Dantzipuinak” emanaldia Sutegin, dantza eta ipuinak tartekatzen dituen saioa

IpuinakOstegunean (ekainak 27) Muxurbilek eta Sebastopol dantza eskolak antolatuta, “Dantzipuinak” emanaldia eskainiko da Sutegin 20:00etan, dantza eta ipuinak tartekatzen dituen saioa.  Sarrera doako izango da.

Saio honetan Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak eta Sebastopoleko Jaione Albeniz dantzariak parte hartuko dute: “Europako eta ekialde hurbileko ipuin eta dantzak elkartuaz sortu dugu dantzipuinak. Bertan, ipuinak entzun eta dantza zuzenean eskaintzen da. Dantza, ipuina. Ipuina, dantza”.

Ixabel Agirresarobe

Ixabel Agirresarobe

Ixabel Agirresarobe (Usurbil, 1971) aktore eta ipuin-kontalari usurbildarra da. Antzerki ikasketak egin zituen Donostiako Antzerti eskolan (1989-1993). Haurrentzako kale antzerkian aritu da Hankagorri eta Gorringo taldeekin. Beste hainbat lanetan ere parte hartu du. Besteak beste, “Kutsidazu bidea, Ixabel” antzezlanean.

1991tik ipuinak kontatzen ditu. Batez ere haurrentzat, baina helduentzat eta familia osoarentzat ere saioak egin izan ditu. Bakarkako saioez gain Gorringo taldearen kontaketa gehienetan parte hartu du Anjel Alkain eta Iñaki Agirrezabalekin batera. ETB-1 telebista katean Ipupomamua saioan parte hartu zuen kontalari gisa.

Jaione Albeniz

Jaione Albeniz

Artista polifazetikoa da: sabel dantza, antzerki, ipuin kontaketa eta gorputz espresio klaseak ematen ditu. Dantza garaikidea ikasten ari zela izan zuen ekialdeko dantzen berri Jaionek. Lau urtez Donostian ikasten aritu ondoren, Madrilen, Bartzelonan eta Egipton ikastaroak egin ditu. Egun Donostiako Sebastopol kutur etxean ematen ditu ekialdeko dantza ikastaroak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.