Santixabel jaietako Txosna Batzordearen gazte egitaraua prest!

Gazteegitaraua2019

Aste honetan hasiko dira Santixabel jaiak eta aurtengoan ere Usurbilgo Txosna Batzordeak egitarau berezia antolatu du ekainaren 28tik uztailaren 2ra: “Santixabelak gertu dazkagula gaztiak! Hemen daukazue aurtengo egitaraua! Egunak erreserbatzen joan!”.

Gazte Egitaraua

Ekainak 28, ostirala

  • 11:00 Multikirol festa.
  • 14:00 Gazte Eguna: gazte bazkaria txosnetan.
  • Bazkalostean, Andoni bakarlaria.
  • 18:00 Elektrotxufla Elektrotxarangarekin kalejira udaletxera.
  • 19:00 Gazte ekimena eta txupinazoa txosnetan eta Elektrotxufla elektrotxaranga segidan.
  • 23:00 Berbena: Larrian Gozo frontoian.
  • 00:30 Kontzertuak txosnetan: NAO, Willis Drummond eta DJ Seymar.

Ekainak 29, larunbata

  • 14:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko zikiro-jana Askatasuna plazan.
  • 18:30 Ray Fernandez kubatarraren kontzertua txosnetan.
  • 20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan, Potxoenea ondoan.
  • 23:00 Kontzertuak frontoian: Zaparra eta E.T.S.
  • 00:00 Batukada feminista txosnetan.
  • 02:30 Txosnetan: Skasti eta DJ Jotatxo.

Ekainak 30, igandea

  • 06:00 Enzefalogramo Elektrotxaranga.
  • Ondoren, gaupaseroen argazkia.
  • 18:00 Patata tortilla lehiaketa txosnetan.
  • 23:00 Natali taldea frontoian.
  • 00:30 Ezetaerre eta Dj Bull txosnetan.

Uztailak 1, astelehena

  • 06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera, txosnetatik abiatuta.
  • 14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria.
  • Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak.
  • 22:30 Bertsolariak frontoian: Aitor Mendiluze, Julio Soto, Miren Artetxe, Oihana Bartra.
  • Jarraian, 43. Santixabeletako Bertsopaper lehiaketako sariak.
  • 00:30 Bertsio gaua txosnetan.

Uztailak 2, asteartea

  • 16:00 Mus txapelketa txosnetan, izen ematea 15:30-16:00 artean.
  • 18:00 Gaztetxoentzako “a un toke” txapelketa txosnetan.
  • 19:00 Paella jana txosnetan.
  • 23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan.
  • 00:00 Desegin taldearen kontzertua txosnetan.
  • Ondoren, karaokea!

Oharra

Jaietan, Usurbilgo Txosna Batzordeak ez du eraso sexista eta homoforik onartuko. Udaleko Parekidetasun Sailak, txosna batzorde eta gazte mugimenduarekin batera, eraso matxisten aurrean esku hartzeko protokoloa landu du. Aste honetan aurkeztu zaie gazteei eta tabernariei.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.