Uztaileko ostegunetan “Laboaren uztaila” ekimena: eMe, Satelitik, Pelax eta MICE

Laboaren uztaila 2019

Uztailean zehar, ostegunero, Laboaren Uztaila musika emanaldiak izango dira Mikel Laboa plazan. Emanaldi guztiak euskaraz izango dira eta 22:00etan hasiko dira. Ekimen hau, egungo musika talde eta bakarlari euskaldunak ezagutarazteko eta Mikel Laboa omentzeko helburuarekin egiten da. Aurtengo edizioan eMe, Satelitik, Pelax eta MICEk parte hartuko diute.

Uztailak 4, osteguna: eMe

2016an Usurbilen sortutako musika taldea da eta Nora Izagirrek (ahotsa), Ruben Caballero (gitarrak, baxua, programazioak) eta Haritz Arreguyk (gitarrak, programazioak) osatzen dute.

Uztailak 11, osteguna: Satelitik

Satelitik

Satelitik taldea Le Trois Satelite taldearen formazio haunditu izanaren izen aldaketatik dator. Larrungo gainetan lanean batu eta lanetik ihesteko hasitako proiektua da. Besteak beste, Dama eta Borrokaneko taldeetako jendea ere biltzen du talde honek. Musika akustikoa da, akordeoia eta kontrabaxua nagusi direlarik. (satelitik.bandcamp.com/releases)

Uztailak 18, osteguna: Pelax

Aurtengo maiatzean diska berria atera duen arren oraingoan bakarrik eta bere bilakaeran zehar sortutako abesti guztien errepaso bat egingo du Usurbilen, bertsio eta inprobisazioa tartekatuz.

Uztailak 25, osteguna: MICE

Urte luzez hainbat proiektutan ibili eta gero Miren Narbaizak bere bakarkako bideari ekin dio. MICE izenpean kaleratu du bere debuteko lana. Zortzi kantu, zortziak bereziak, orain arte egindako bidetik ikasi duena eta erakusteko gogoz zegoena doinuetan jarri nahi izan du eibartarrak. Atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak, giro arin eta argiagoekin ahaztu gabe, ahotsa denaren gidari eta Atala estudioko soinu sendo eta dotorea oinarrian duela, garai bateko lanek bezala, zintan jasoa. Napoka Irian hasi zen Miren musikaren munduan, Ander Mujikarekin batera makina bat kontzertu, bost argitalpen eta hamaika bizipen konpartituz. Ordutik ez da geldi egon, Perlak, Joseba B. Lenoir edo Dual Split taldeetan ere ikusi ahal izan dugu gitarra, teklatuak eta ahotsarekin lagunduz. Orain, besteekin konpartitzeaz gain, bere barrurako bidaia egiteko tenorea iritsi zaio, bere lanik eta pertsonalena.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.