Igandean Onditz Oroituz Donostiako 34. Triatloi proba Usurbildik igaroko da

Donostiako 34 Triatloi

Ekainaren 30ean (igandea), Atletico San Sebastianek antolaturiko Onditz Oroituz Donostiako 34. Triatloi proba Usurbildik igaroko da. Igerian, korrika eta txirrindu gaineko probak osatu beharko dituzte parte hartzaileek. 09:15ean emakumezko irteera izango da eta 09:30ean gizonezkoena. 38,5 kilometroko txirrindularien lehiak Txikierditik N-634 errepidetik barrena Usurbil eta Aginaga zeharkatuko ditu, Oriotik Igeldora igo eta Donostiara itzuli aurretik.

Trantsizio gunea 07:00tan ireki eta 09:00tan itxiko da, eta Kontxako pasealekuan kokatuko da. Trantsizioa gunera abiatu, bizikletak hartu eta boxetatik irten ondoren, Zubieta kaletik Kontxako pasealekurantz abiatuko dira, ondoren Antiguo eta Berio zeharkatuz Zuatzura iristeko. Bertatik, atzeko errepidetik, Añorga Txikiruntz abiatuko dira eta handik Orioruntz, Añorga, Usurbil eta Aginaga zeharkatuz. Oriotik itzulerako bideari ekingo diote Igeldotik barrena (5km %6,5 batabestekoa, eta %14koa pare bat tokitan). T2ko sarreran kokatuko da bigarren denbora muga, eta hori gainditzeko epea 2 ordu eta 30 minutu izango dira proba hasieratik (igeriko eta bizikletako saioetako denbora gehituz).

Azken atala, oinezko lasterketakoa hain zuzen, geldituko zaie triatletei froga bukatzeko eta Onditzeko Triatloi Olinpikoan finisherrak izateko. Horretarako, boxetatik Zubieta kalera zuzenduko dira partehartzaileak eta bertatik Antiguoruntz, Kontxako Pasealekura, Satrustegi hiribidea eta Eduardo Txillida Pasealekua zeharkatuz. Real Club de Tenis parera iristean, itzulerako bideari ekingo diote partehartzaileek Atletico de San Sebastianen instalakuntzen ingururaino. Han berriz bira emango dute, ibilbideari hiru bira emateko.

Hirugarren eta azken mozketa puntua, helmugan izango da, eta gainditzeko ordu muga 13:00tak izango da.

Igeriketa: 1.500 m.

Irteera Klub Atlético SS-ek duen instalakuntzaren parean egongo da kokatuta. Igeriketa
saio hau ondo identikatutako hainbat piraguistek zabalduko dute.

Bizikleta: 38,5 km.

Boxetatik irten ondoren, Zubieta Kaletik Kontxako Pasealekurantz abiatuko dira, ondoren Antiguo eta Berio zeharkatuz Zuatzura iristeko. Bertatik, Atotxaerrekaruntz joango dira, Añorga Txikin dagoen errotondara iritsi eta handik Orioruntz, Añorga, Usurbil eta Aginaga zeharkatuz. Ondoren, Oriotik itzulerako bideari ekingo diote *Igeldotik barrena.

Igeldoko igoera

Korrika: 10 Km.

Boxetatik Zubieta kalera zuzenduko dira parte-hartzaileak eta bertatik Antiguoruntz Kontxako Pasealekura, Satrustegi hiribidea eta Eduardo Txillida Pasealekua zeharkatuz. Real Club de Tenis parera iristean, itzulerako bideari ekingo diote parte-hartzaileek Atletico de San Sebastianen instalakuntzen ingururaino. Han berriz bira emango dute, ibilbideari hiru bira emateko.

Planoa

Planoa

  • Bai kontsigna eta bai komunak BOLADIZOAN egongo dira, Club Atlético SS ondoan.
  • Garaikurrak VINUESA PLAZAN banatuko dira, 12:00etan absolutuak eta jarraian, gainontzekoak.
  • Dutxak HOTEL LONDRESEN mailan kokatuta daude, ekitaldiaren ondoren erabiltzeko.
  • Hornidura eta masajea zerbitzua (LUKAI) aintzinako PLAZA VINUESAN egongo da.

SARI NAGUSIA ETA GARAIKURRAK

  • Gizonezko eta emakumezkoen maila taldeka: 150€

GIZONEZKOEN MAILA BANAKA

  1. 1.000€ + Trofeoa + Txapela
  2. 800€ + Trofeoa
  3. 600€ + Trofeoa
  4. 400€
  5. 200€
  6. 100€

Mailaka sarituak

  • Juniorrak: 2000 eta 2001ean jaiotakoak.
  • Sub 23: 1996 eta 1999 urteen artean jaiotakoak.
  • Absoluta: 1980 eta 1995 urteen artean jaiotakoak.
  • Beteranoak 1: 1979 eta 1970 urteen artean jaiotakoak.
  • Beteranoak 2: 1969 eta 1960 urteen artean jaiotakoak.
  • Beteranoak 3: 1959 edo lehenago jaiotakoak.

Probako araudia

  • Distantzia motza da eta honako froga eta distantziek osatzen dute: Igeriketa: 1.500m. Txirrindularitza: 38,5km. Oinezko lasterketa: 10km. Bai gizkonezko eta bai emakumezkoen kategorian denbora limitea dago. 45 minututako muga dago lehenengo froga amaitzeko, lehenengo bi frogak amaitzeko 2 ordu eta 30 minutu izango dira eta lasterketa osoa burutzeko epe maximoa, 13:00ak arte izango da.
  • Irteera 2019ko ekainaren 30ean izango da, 09:15ean emakumezko irteera eta 9:30ean gizonezkoena.
  • Materialaren kontrola goizeko 7:15ean hasiko da eta 9:00etan amaituko da. Kontrolerako beharrezkoa da 2019ko lizentzia, EHNA edo NANa aurkeztea.
  • Istripurik balego, antolatzaileek ez dute inolako erantzukizunik izango.
  • Trafiko zirkulazioa itxita egongo da lasterketaren norabidearen gurpidean soilik, beraz triatletek zirkulazioa araudia bete beharko dute.
  • Boxeak 2019ko ekainaren 30ean 7:15ean irekiko dira eta 13:30etan itxiko dira. Ordu honen ondoren antolatzaileak ez dira boxeetan gelditzen den materialaren erantzule izango.
  • Debekatuta dago kanpoko laguntza jasotzea eta edozein eratako ibilgailuren atzean joatea. Drafing-a (lehiakideren gurpilaren atzetik joatea), sexu bereko parte hartzaileen artean bakarrik izango da legezko.
  • Antolakuntzak froga bertan behera uztea erabaki dezakete baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen badu.
  • Froga hau FETRI araudiaren arabera zuzenduko da. Arduraduna Epaile Nagusia izango da, ETFren epaileen laguntza izango duelarik.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.