Jaietan erasorik gabeko festa gunea izateko gida eta protokoloa prestatu da

Gida eraso gabeko jaiak 2019

Usurbilgo Udalak eta hainbat herritarrek landuta, erasorik gabeko jai gunea izan eta jai eredu parekideen aldeko lanketa egin da azken hilabeteetan. Prozesu parte-hartzaile batetik sortu dira jaietarako gida eta protokoloa. Gida hau, Santixabel jaietako egitarauarekin egin den bezala, etxez-etxe banatuko da herrian: Gida eraso gabeko jaiak 2019

gidaren lanketa

Parekidetasun Sailak antolatuta eta Sortzen elkartearen laguntzarekin, aisialdiko eta jai giroko indarkeria matxistaren aurkako gidaren lanketa egin da urtarriletik ekaina bitartean. Formazio saioa norbanako nahiz eragile orori zuzendua egon zen, baina bereziki, mugimendu feministari, herri eragileei, aisialdikoei edota jaiak antolatzen dituztenei. Saio honetan sexu eraso eta eraso matxisten prebentzioan eta arretari dagokionean, kontzientzia soziala eta sentsibilizazioa handitu eta indarkeria mota honen aurkako erantzuna hobetu eta koordinatzeko gida lantzea izan da: “Aurten zerbait landuagoa nahi genuen. Gidaren ideia Sortzenekoen eskutik jaso genuen helburu argi batekin, jaietan zerbait gertatuta zer egin, nola jokatu, lagundu jakiteko”.

Jai parekideakArg.: Noaua!

Prozesuan, txosna batzordeko zein Aztarrika gazte mugimenduko kideek parte hartu dute: “Gure urte honetako prozesuaren emaitza izan da gida eta protokoloa. Gogo askorekin parte hartu dugu. Eraso bat zer den lantzetik hasi ginen. Erasoek aurpegi asko dituzte. Ohituak gaude ateratzen garen bakoitzean halakoak jasatera. Orduan horiei aurre egitea denon ardura da: erasoei merezi duten garrantzia ematea; gaia plaza publikora ateratzea eta jai giroan jasotzen ditugun erasoei merezi duten garrantzia edo duten larritasuna aitortzea eta erantzun bat ematea; gaia ikusarazita, jaiak lasaiago bizi ahal izateko bidean kokatzea, oraindik orain, emakumeek ezin baitute festez nahi duten bezala gozatu. Beraz bada gizon eta emakumeen arteko bereizketa bat, emakume izate hutsagatik, non ez dugun eskubide bera festak bakoitzak nahi dituen eran bizitzeko. Eskubide galera hori plaza publikora ateratzen dugu. Gai honek dituen ertz ezberdinei heltzen dio gidaren edukiak. Zer den sexu eraso bat edo zer den indarkeria matxista”.

Agurtzane Solabarrieta, Usurbilgo Alkatea

“Fokua ez du soilik emakumeengan jartzen, baita LGBTIQ+ kolektiboko kideek jasaten dituzten erasoak matxistatzat jotzen dira ere. Gidak oso ondo finkatzen du bai soilik bai dela, hori ez den gainerako guztia, ez dela. Eta erantzukizunaren fokua noski, mutil edo gizonengan jartzen du. Aukera ematen du besteak beste, ez bakarrik Usurbilgo jaiei begira, urtean zehar gai hau lantzeko. Bai etxean eta guztiok partekatzen dugun gune publikoetan, jendartean. Etxetik hasi behar dugu lanketa honekin. Gurasoek parrandara joan aurretik jaietan nola jokatu, seme-alabei helarazten dizkieten mezu ezberdin horietatik. Gurasoei ere gaia nola landu pistak ematen ditu gidak. Abiapuntu bat da eta lan marko bat eskaintzen digu. Lan marko horren gainean lanean jarraitu beharko dugu. Abiatu berri dugun legealdian landu nahi genukeen ildo bat da, inplikatuak dauden aktore guztiekin, neska, mutil, guraso eta abarrekin. Aurrera begira, errebisio bat egin beharko dugu zer jai eredu dugun, emakumeen parte hartzea bermatzen ote duten…”.

Jaietarako protokoloa

Udala Jaiak protokoloa

Gida landu duen taldeak, erasoen aurrean erantzun bat emateko protokoloa ere prestatu du. Egun hauetan, tabernari eta txosnetako kideei aurkeztuko zaie, erasorik gertatuko balitz martxan jarri dezaten. Herrian ere, jai giroan halakoak gertatzen direla ikusarazi eta jabetzeko

Jaietan hainbat ekimen

  • Besoko moreak: hainbat lagunek jai eremuan besoko moreak izango dituzte Erasotua izan denak haiengana jo ahalko du, hitz egin, babesa eta laguntza jasotzeko.
  • Erasoen zenbagailua: erasotua sentitu den edonork edo lekukoek markagailu horretan jaietan gertaturiko erasoak zenbatzen joateko.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.