Uztailaren 1ean Santixabeletako bertso saioa eta 43. Bertsopaper Txapelketako sari banaketa frontoian

Santixabeletako bertso saioa

Uztailaren 1ean (astelehena), Santixabeletako bertso saioa ospatuko da. Urtero bezala bi zati izango ditu bertso jaialdiak. Lehen zatian lau bertsolariren saioa eskainiko da, eta ondoren, 43. Bertsopaper Txapelketako sari banaketa. Bertso saioa gaueko 22:30ean hasiko da herriko frontoian eta bertsolari hauek parte hartuko dute:

  • Aitor Mendiluze
  • Julio Soto
  • Oihana Bartra
  • Miren Artetxe
  • Inaxio Usarralde (gai jartzailea)

43. Bertsopaper Txapelketa

Bertso saioa amaitu ondoren, Bota Punttubak eta Usurbilgo Udalak antolatutako 43. Bertsopaper Txapelketako irabazlea nor den jakingo da. Ekainaren 21ean amaitu zen lanak aurkezteko epea eta antolatzaileek jakinarazi dute bertsopaper sorta bat jaso dutela. Epaimahaiaren erabakia bertso jaialdiaren amaieran emango da ezagutzera. Bi sari banatuko dituzte:

  1. Lehen saria: 200€ eta oroigarria.
  2. Bigarren saria: 150€.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.