Gaur arratsaldean “Xua gurasoekin etxera!” material salmenta Sutegi parean

bariazioak

Xua gurasoekin etxera! ekimenak, Xua babesteko atera den materiala (kamisetak, txapelak,..) salgai jarriko dela iragarri du. Usurbilen (Santixabelak) eta Orion (Sanpedroak) jaiak direnez, bi herrietan salmenta gunea jarriko dute gaur (ekainak 28):

  • Usurbil, Sutegi parean, 19:30ean.
  • Orio, elkarretaratzearen ondoren, 20:00etan.

Nor da Xua?

Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoen alaba da eta jaio zenetik Usurbildik 600 kilometrotara bizi da gurasoekin, Picassenteko (Valentzia) espetxean. Xuak espetxea utzi beharko du datorren urteko urtarrilean, 3 urte bete ostean. Pasa den larunbatean, Xua gurasoekin etxera! ekimena aurkeztu zen. Usurbilen Nahi Ditugu mugimenduko kideak eta Xua, Olatz eta Patxiren Usurbilgo eta Orioko lagunak elkartu ziren, gurasoak ere haurrarekin batera aska ditzatela eskatzeko (+).

Usurbildik 600 kilometrora

Olatz eta Patxik 12 urteko espetxealdiaren hiru laurdenak beteak dituzten arren, Usurbildik 600 kilometrora Valentziako Picassenteko espetxean jarraitzen dute preso. Atzo, ekainak 23, 10 urte beteko ziren atxilotu zituztenetik.

  • Xua Lasagabaster Uranga eta Olatz Lasagabaster Anza: VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
  • Patxi Uranga Salbide: VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia

Ekimenak

  1. Egoera honen eta herri ekimenaren berri ematen duen aldizkaria Usurbilgo eta Orioko etxe guztietara banatu da: Xua Gurasoekin Etxera
  2. Xua gurasoekin etxera! sinadura bilketa martxan jarri da. Orio eta Usurbilgo Udaletan mozio bat aurkeztuko da udazkenean.
  3. Logotipo bat sortu da X (ixa) erraldoi batekin. X hori da Xua: “X hori da hemendik bidali nahi diegun elkartasun muXua. X hori da bi Orio eta Usurbilen arteko indar biderkatua. X hori da gure presoek bizi behar izaten dituzten isolamenduak, inkognitak eta kartzelaldi mugagabeak. Xua Euskal Herrira datorrenerako X hori erraldoia izatea nahi genuke”.
  4. Xua gurasoekin etxera! materiala sortu dute: arropak, kamisetak, zapiak…
  5. Orio eta Usurbilgo argazkiak postal bihurtu dituzte. 10 urte hauetan bi herriak zenbat aldatu diren iruditan ikus dezaten: “Beraiei postalok bidaltzera animatu nahi ditugu gure herritarrak”.
  6. Xua gurasoekin etxera! etor dadin eskatuko duen kantu bat egiten ari dira, Orioko eta Usurbilgo musikari sortzaileekin batera elkarlanean. Udazkenean aurkeztuko dute kantuaren grabazioa.

Noaua! eta Karkara astekarietan elkarrizketak

Noaua! eta Karkara astekarietan Xua, Olatz eta Patxiren elkarrizketak eta informazio osatua kaleratu dituzte:

Santixabeletan ere gogoan

Xua gurasoekin etxera ekaiak 29

Santixabel jaietan Xua, Olatz eta Patxiren eskubideen aldarrikapenak presente egongo dira. Larunbatean (ekainak 29) bi ekimen egingo dira:

  • 12:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kalejira.
  • 20:00 Ekitaldia Askatasun plazan.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.