43. Santixabel Bertsopaper Lehiaketako txapelduna Jon Aizpurua eta bigarren saritua Uxue Fernandez

Bertsosaioa6

Atzo iluntzean Santixabel jaietako bertso saioa burutu zen herriko frontoian. Ondoren 43. Bertsopaper Txapelketako bi irabazleen berri eman zen. Txapelduna, Jon Aizpurua Esnaola herritarra izan zen, “Xua gurasoekin etxera” bertso sortarekin. Bigarren lan saritua, Uxue Fernandez Lasaren “Kanpotik” bertso sorta izan zen. Antolatzaileek jakinarazi zuten, guztira sei lan aurkeztu direla aurtengo ediziora. Epamahi bezala Joxe Kruz Labaka, Kerman Rekondo eta Jurgi Fuentes aritu ziren.

Jon Aizpurua eta Uxue Fernandez (Arg.: Noaua!)

Bertso saioa gaueko 22:30ean hasi zen eta bertan Miren Artetxe, Oihana Bartra, Aitor Mendiluze eta Julio Soto bertsolariek parte hartu zuten. Gai jartzailea Inaxio Usarralde izan zen. Frontoia bete zen eta bertaratu ziren herritarrek hainbat gaien inguruko bertsoak entzuteko aukera izan zuten: usurbilgo buruhandiak, Xua eta bere gurasoak, G7, jaiak,…

“Xua gurasoekin etxera”

Xua gurasoekin etxera

Doinua: Atmosferatik atera eta

Jon Aizpuruak Xua Lasagabaster Uranga eta euren gurasoek une honetan bizi duten egoeraren inguruko bertsoak idatzi zituen “Xua gurasoekin etxera” izenburupean. Espetxe zigorraren hiru laurdenak beteta, etxean behar luketen arren, Usurbildik 600 kilometrora, Valentziako Picassenteko espetxean preso segitzen dute Olatz Lasagabasterrek, Patxi Urangak eta haien alaba Xuak. Urtarrilean 3 hiru urte beteko ditu Xuak eta espetxetik irten beharko du gurasoak bertan utzita. Hirurak ez bereiztearen alde lan egiteko sortu da berriki “Xua guasoekin etxera!” herri ekimena. Izenburu berarekin eta hirurek bizi duten errealitatea isladatzen Jon Aizpuruak bertso sorta osatu zuen.

“Kanpotik”

Bigarren sarituak berriz, Uxue Fernandezek, “Kanpotik” izeneko bertso sorta aurkeztu zuen, Usurbila bizitzera datorren lagun baten herri ikuspegia biltzen duen izeneko bertso sorta hain zuzen ere.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua! eta Xingola

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.