Gaur Kaxkapen 2019-23 legealdirako Zubietako Herri Batzar berria eratuko da

Zubieta

Gaur, uztailak 3, 2019-23 legealdirako Zubietako Herri Batzar berria eratuko da. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Zubietako Kaxkape lokalean. Maiatzaren 26an Zubietako Herri Batzarra berritzeko aukera izan zuten zubietarrek. Guztira 5 hautagai aurkeztu ziren deialdira, bi Usurbil aldetik eta  hiru Donostia aldetik. Bi aldeetan bozkatuek izan diren hautagaiak izango dira alkate datozen lau urteotan; 2019-21 urte artean Usurbil aldekoa, Haritz Arrizabalaga, 2021-23 urte artean Donostia aldekoa, Jon Arroyo.

Maiatzaren 26ko bozketaren emaitzak

Usurbilaldean:

  • Haritz Arrizabalaga: 81 boto.
  • Urtzi Alberdi: 41 boto.

Donostialdean:

  • Jon Arroyo: 63 boto.
  • Eneko Izagirre: 46 boto.
  • Iñaki Izagirre: 44 boto.

Lau urteko legealdia bitan zatitua

Lau urteko legealdia bitan zatitua egoten da. Lehen bi urteetan, usurbildarrek gehiengoz hautaturiko alkatea egongo da bi urtez;  2021 arte Haritz Arrizabalaga. 2021-2023 urteetan berriz, donostiarrek gehiengoz hautaturiko alkatea egongo da, Jon Arroyo.

Zer hautatu dute zubietarrek?

Zubietako Herri Batzarreko 6 kide hautatzen dira (aurten 5): 3 donostiar eta 2 usurbildar, guztiak Zubietan helbideratuak.

BATZARRAREN FUNTZIOAK

  1. Zubietako arazo zehatzei buruzko informazioa luzatzea Donostiako eta Usurbilgo Udalei.
  2. Udal Zerbitzuak aholkatzea beraien gain jartzen dituzten gaietan.
  3. Donostiako eta Usurbilgo udaletan, bai elkarrekin bai banandurik, aztertuak izango diren proposamen zehatzak egitea.
  4. Azterketa eta proiektuei buruz Udalek erabakiko dituzten akordioak beteak izan direla ziurtatzea.
  5. Udalek Batzarrari eskuratuko dizkieten fondoak administratzea eta haien kontu zuzena ematea, alegia, Batzarraren eta auzoko zerbitzu publikoaren mantenimendurako eta bere gain jartzen dituzten ekintza eta obra txikietarako fondoak administratzea.
  6. Donostiako eta Usurbilgo Udalek bere gain jartzen dituzten beste edozein ahalmen.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.