Ekainaren 25eko lehen osoko bilkuran, 2023ra arteko udal antolaketa finkatu zen

Udala ekainak 25Arg.: Noaua!

Maiatzaren 26ko hauteskundeen osteko 2019-23 legealdia martxan da Usurbilgo Udalean. Ekainaren 25ean lehen osoko bilkura egin zen eta bertan, 2023ra arteko udal antolaketa finkatu zen.

Udalbatzarraren osoko bilkurak ostegunetan

Azken lau urteetan Udal gobernu taldeak osoko bilkurak asteartean egiten zituen, hemendik aurrera berriz, plenoak hilero azken ostegunetan egitea proposatu zuten. Horretarako ordea ezinbestekoa da udal arautegia aldatzea eta araudia aldatzea onartu zuen udalbatzak astearteko lehen osoko bilkuran. Azken urteetan egin den bezala,  hilean behin deituko ditu alkateak (Agurtzane Solaberrieta) ohiko plenoak. Aldaketa hau behin behinean onartu da. Orain 30 eguneko erreklamazio epea zabalduko da, behin betiko onartu aurretik. Erreklamazio edo iradokizunik ez balego, behin betiko onartutzat joko da.

Hiru udal talde politiko

13 udal ordezkariz osatua dago udalbatza: EHBilduko 8 ordezkari, EAJ-PNVren 4 ordezkari eta PSE-ren ordezkari batekin. Beraz, hiru udal talde politiko eratu dira 2019-23 legealdirako ere:

  • EHBildu: Agurtzane Solaberrieta Mesa (alkatea, bozeramailea), Beñat Larrañaga Urdanpilleta, Lur Etxeberria Gurrutxaga, Joxe Mari Iribar Zapirain, Aroa Etxeburua Ugartemendia, Luken Arkarazo Silva, Oskar Santamaria Pikabea eta Itziar Basterrika Unanue.
  • EAJ-PNV: Josune Urkola Larrarte (bozeramailea), Mirari Azurmendi Sorazu, Andoni Atxega San Sebastian eta Carlos Pérez Fraisoli.
  • PSE: Patxi Súarez Pérez (bozeramailea).

 11 batzorde informatzaile

Aurreko legealdian bezala, 11 batzorde informatzaile izango ditu Udalak eta izen berarekin eutsiko diote. Batzorde bakoitza bost udal ordezkariz osatuko da. Proposamenaren alde agertu ziren EHBildu eta PSE. EAJ-PNV abstenitu zen:

  • EHBilduk hiru ordezkari izango ditu.
  • EAJ-PNVk ordezkari bat izango du.
  • PSE-k ordezkari bat izango du.

Udal gobernu taldetik Agurtzane Solaberrieta alkateak nabarmendu zuen, udal talde politiko guztien parte hartzea bermatu nahi dela batzordeotan:

  1. Hirigintza.
  2. Zerbitzuak.
  3. Antolaketa.
  4. Ongizatea.
  5. Nekazaritza eta Ingurumena.
  6. Kultura, euskara eta gaztedia.
  7. Kirola.
  8. Parekidetasuna eta aniztasuna.
  9. Ogasuna.
  10. Hezkuntza eta Tokiko Garapena.
  11. Pertsonala.

Hiru liberatu: alkatea eta bi alkateordeak

Usurbilgo EHBilduk aurreko legengintzaldian egin bezala, orain ere hiru liberatu izango ditu, alkatea eta bi alkate orde. Lanaldi osoz jardungo dute udalean alkate Agurtzane Solaberrieta Mesak eta izendatu diren bi alkate ordeak; Beñat Larrañaga Urdanpilleta eta Lur Etxeberria Gurrutxaga.

  • Alkateak zenbait eskumen eskuordetuko ditu.
  • Etxeberria alkateordearen esku utziko du Ogasuna zuzendu eta kudeatzeko ardura, kreditu eragiketak hitzartzea eta faktura zerrendak onartzea izan ezik, zeregin hauek alkatearen esku geratuko baitira.
  • Larrañagaren esku zigor-jardunbideari hasiera ematea udalaren eskumeneko edozein arlotan eta instrukzio organoa izendatzea, zigor-jardunbidea ebazteko organo eskuduna alkatea izango delarik.

Liberatuen soldatak

Liberatuen soldatak zehazteko irizpidea EHBilduk finkaturikoa eta aurreko legealdietan baliatu izan duten bera izango da. Liberatuek udal karguetara heldu aurretik zituzten lanpostuetako ordainsari bera izango dute. Proposamenaren alde agertu ziren EHBildu eta PSE. EAJ-PNV abstenitu zen.

Euskadiko Udalen Elkarteak (EUDEL) finkatuak dituen ordainsarien taula aplikatzearen alde agertu ziren jeltzaleak, alkateordeetako batek alkateak berak baino ordainsari altuagoa kobratzea ulertezintzat jotzearekin batera. Udal gobernu taldetik erantzun zitzaien esanez EHBilduren irizpidea dela aplikatzea erabaki dutena eta herri batzarraren babes osoa dutela horretarako.

Tokiko Gobernu Batzarreko ordezkaritza

Tokiko Gobernu Batzarrak ere hainbat erabaki hartzeko eskumena izango du. Beñat Larrañaga, Lur Etxeberria, Joxe Mari Iribar eta Itziar Basterrika izango dira ordezkariak.

Beste organo eta erakundeetako ordezkaritza

Udal barruko ardurak soilik ez, UEMA, EUDEL, Euskal Fondoa, Eskola Kontseiluak, Behemendi, Añarbe Mankomunitatea, San Marko Mankomunitatea, Garbitania, Udalbiltza, Elhuyar Fundazioa eta Beterri Buruntza gisako organo edota erakundeetan Udalak izan beharreko ordezkaritza ere zehaztu zuten udalbatzaren 2019-23 legealdiko lehen osoko bilkuran. Gehiengo osoz onartu ziren EHBildu eta PSE-ren aldeko bozkekin, EAJ abstenitu zen.

Udal gobernu taldetik ordezkaritza lan hau oposizioko taldeetara hedatzeko aukera planteatu zuten. UEMA-n esaterako, EAJri bertan parte hartzeko gonbitatu luzatu zien.

  • UEMA: Agurtzane Solaberrieta, Oxkar Santamaria, Luken Arkarazo eta Aroa Etxeburua izango dira ordezkariak. Beñat Larrañaga, Lur Etxeberria, Itziar Basterrika eta Joxe Mari Iribar ordezkoak.
  • EUDEL: Agurtzane Solaberrieta ordezekaria. Beñat Larrañaga ordezkoa.
  • Euskal Fondoa: Aroa Etxeburua ordezkaria. Itziar Basterrika ordezkoa.
  • Eskola Kontseiluak: Beñat Larrañaga ordezkaria. Itziar Basterrika ordezkoa.
  • Behemendi: Joxe Mari Iribar ordezkaria. Oxkar Santamaria ordezkoa.
  • Añarbe Mankomunitatea: Lur Etxeberria ordezkaria. Agurtzane Solaberrieta ordezkoa.
  • San Marko Mankomunitatea: Agurtzane Solaberrieta eta Joxe Mari Iribar ordezkariak. Lur Etxeberria eta Beñat Larrañaga ordezkoak.
  • Garbitania: Lur Etxeberria ordezkaria. Agurtzane Solaberrieta ordezkoa.
  • Udalbiltza: Beñat Larrañaga ordezkaria. Agurtzane Solaberrieta ordezkoa.
  • Elhuyar Fundazioa: Agurtzane Solaberrieta ordezkaria.
  • Beterri Buruntza: Agurtzane Solaberrieta eta Beñat Larrañaga ordezkariak. Lur Etxeberria eta Itziar Basterrika ordezkoak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.