Gaur 2020ko Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzen jarraitzeko bilera irekia Potxoenean

Euskaraldia

Usurbilgo Euskaraldia batzordeak antolatuta, 2020ko Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzen jarraitzeko bilera irekia egingo da gaur (uztailak 8) Potxoenean, 14:00etan. Bigarren edizio honetan Herritarrek eta gainerako eragileek parte hartzeko aukera izango dute.

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Euskal Herrian 220.000 lagunek euskararen aldeo ariketa kolektiboa burutuko zuten eta aurerra begira, ekimen honek jarraipena izango zuela adierazi zuten antolatzaileek. Guztion hizkuntza ohituretan eragin eta euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekimenaren edizio berria, 2020ko udazkenean ospatuko da, azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte.

Euskaltzaleen Topaguneak eta Eusko Jaurlaritzak antolatzen dute Euskaraldia, eta bidelagun dituzte erakundeak eta euskalgintzako eragileak. Egitasmoaren beraren aurkezpen ofiziala udazkenean egingo dute, baina oinarrizko proposamena landu dute dagoeneko. Herriz herriko euskaltzale taldeetan aurkezten ari dira, herri batzordeak izango baitira oinarri orain ere.

Arigune kontzeptua

Aurrekoaren ildotik, ahobizi eta belarriprest rolak izango ditu ardatz, herritarrek rol bat edo beste hartu ahal izango dute, baina bada berritasun bat: ariketa taldean egiteko modua. Arigune kontzeptua da nobedadea: euskaraz eroso jarduteko espazioak dira. Entitateen barruan egon litezke (langile taldeetan, adibidez), edo kanpoan (herritarrei begirako zerbitzuetan). Herritar norbanakoek ez ezik, entitateek ere izango dute lekua bigarren Euskaraldian.

NOIZ ETA ZENBAT EGUN?

Iazko Euskaraldia 11 eguneko ariketa izan zen, baina bigarrena luzeagoa izango da: hamabost egun. Azaroaren 20an (ostirala) hasiko da  eta abenduaren 4an (asteazkena) bukatuko. Tartean harrapatuko du, abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna.

ZEIN DA ENTITATEEN LANA?

Aurreko Euskaraldian sustatzaile soilak izan ziren entitateak: parte hartzera animatu zituzten beren kideak. Oraingoan, ariguneak sortzeko egokiera non dagoen jakiteko, aztertu beharko dute euskararen ezagutza nolakoa den entitate barruan. Bestetik, zilegitasuna eta babesa eman beharko diete ariguneetan ari diren partaideei. Ariguneak bereziki lan arloarekin daude lotuta, kontuan hartuta hiztunek denbora egiten dutela lantokietan, eta euskararen erabilerak badituela hutsuneak. Hala ere, ariguneak osatzera deituta daude askotariko eragileak: erakunde publikoak, gizarte eragileak, kirol taldeak, elkarteak..

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.