Hamaika telebistak Natali Izagirre usurbildar gaztea elkarrizketatu du

Natali taldea1.pngArg.: Ibai Arrieta

Natali musika taldea, Natali Izagirre eta Ixak Arruti usurbildarrek sortutako taldea da. Aurtengo Santixabel jaietan taldea zuzenean ezagutzeko aukera izango dugu. Herritarrek  “Garena” diskako kantuak entzuteko aukera ez zuten galdu. Hamaika telebistak Natali elkarrizketatu du, Usurbilen. Bertan, “Garena” diska aurkeztu eta taldearen nondik norakoak azaldu ditu.

Natali Izagirre17:28 minututik aurrera Nataliren elkarrizketa (klik argazkian)

Natali 2017ko udan sortu zen

Natali taldea2Natali Izagirrek eta Ixak Arrutik sortutako proiektu honetara, Gorka Mendizabal, Andres Insua eta Olaia Inziarte batu dira, eta lehen diskoa , “Garena” grabatu dute, Kaki Arkarazok ekoitzia.

Natali 2017ko udan sortu zen. Natali Izagirrek, bi urtez Estatu Batuetan barrena ibili ondoren, bere ezinegonak azaleratu nahian, Ixak Arruti usurbildarrarekin elkartu eta proiektu berri honi hasiera eman zion. Bakoitzak bere ibilbidean ikasitakoak elkarbanatuz, estilo ezberdinetako kantu bilduma osatu zuten. Horrela, “Iparrorratzik gabe” kantua kaleratu zuten 2018ko otsailean. Proiektuari bultzada eta osotasuna emateko asmoz, Gorka Mendizabal, zarauztarra; Andres Insua, patagoniarra; eta Olaia Inziarte, oronoztarrarekin batera taldea osatu zuten.

2018ko irailean, Garate Studioetan, Kaki Arkarazo teknikari eta produktore lanetan zutelarik, Nataliren lehen diska grabatu zuten.

Bideoklipak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.