Usurbilgo Udalak antolatuta, uztailaren 13an ‘Harria Hitz’ bisita gidatua herrian zehar

HarriaHitzUztaila

Usurbilgo Udalak antolatuta, uztailaren 13an (larunbata) Harria Hitz, egun guztiko bisita gidatua egingo da. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) egingo da, 10:00etatik aurrera: Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu”. Bisita doakoa izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez goizeko bisitetarako/ 20 lagun serigrafia tailerrerako).

Bisita honetan TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokoa (Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko duten gunea) ezagutzeko aukera izango da. Zumeta Arte Estudioa (Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioan) ere ezagutuko da. Bertan, Usoa Zumetarekin batera familientzat serigrafia tailerra prestatu da: “6 urtetik aurrerako haurrak dituzuenok familian arratsalde pasa berezia egin ahal izango duzue. Serigrafia teknika ikasi eta Usoarekin batera norberak bere kamiseta estanpatzeko aukera izango duzue”.

 EGITARAUA

  • 10:00 Usurbilgo frontoian elkartu.
  • 10:05 Harria Hitz bisita gidatua herrigunean.
  • 11:15 TxTxTx Txokoaldeko Txalaparta Txokora bisita.
  • 12:35 Zumeta Arte Estudiora bisita.
  • 16:00 Familientzat serigrafia tailerra (6 urtetik aurrerako haurrentzat) Zumeta Arte Estudioan. Tailerrerako materiala: Kotoizko kamiseta argia. Hizkutza: Euskara.

Informazioa eta erreserbak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.