Datozen bi urteetarako Zubietako alkatea Haritz Arrizabalaga izango da

Zubietako Herri Batzarra8Iñaki Izagirre, Jon Arroyo, Haritz Arrizabalaga, Urtzi Alberdi eta Eneko Izagirre. (Arg.: Noaua!)

Uztailaren 3an Zubietako Herri Batzar berria osatu zen Zubietako Kaxkape lokalean. Maiatzaren 26an Zubietako Herri Batzarra berritzeko aukera izan zuten zubietarrek. Guztira 5 hautagai aurkeztu ziren deialdira, bi Usurbil aldetik eta  hiru Donostia aldetik. Bi aldeetan bozkatuek izan diren hautagaiak izango dira alkate datozen lau urteotan; 2019-21 urte artean Usurbil aldekoa, Haritz Arrizabalaga, 2021-23 urte artean Donostia aldekoa, Jon Arroyo.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

2019-23 legealdirako Zubietako Herri Batzar berriaren eratze ekitaldian batzarkideak eta Usurbil eta Donostiako Udaletako ordezkariek parte hartu zuten. Zubietarrek ere ez zuten huts egin hitzordura. Lehenik, herri batzarra bera eratu zuten, maiatzaren 26ko hauteskundeetara hautagai gisa aurkeztu eta mahaian ziren bost batzarkideekin:

  • Usurbil: Haritz Arrizabalaga eta Urtzi Alberdi.
  • Donostia: Jon Arroyo, Eneko Izagirre eta Iñaki Izagirre.

Lehen bi urteetan Usurbil aldeko hautagai bozkatuena izango da alkate, Haritz Arrizabalaga eta bigarrenean, Donostia aldekoa Jon Arroyo. Usurbili egokitu zitzaion  Zubietako alkate berria izendatzea eta beraz, Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkateak zumea helarazi zion 2021. urtera arte Zubietako alkate izango den Haritz Arrizabalagari.

Haritz Arrizabalaga, Zubietako Alkatea: “Batzarkide ohiei eskerrak eman nahi dizkiet lau urteotan egindako lan guztiagatik. Herri batzar berria nik eta lau batzarkideek osatuko dugu, guztiak kide berriak, inoiz ez dugu halako kargurik izan. Erronka handia da guretzako. Badakigu zaila izaten dela denak gustura izatea, baina saiatuko gara zubietarren eta Zubietaren alde egiten. Herri batzarraren funtzioa, Usurbil eta Donostiaren aurrean Zubietaren ahotsa izatea da. Horretarako bai eskatuko nizueke zubietarroi, gugan konfiantza jartzea. Lasai asko adieraztea zuen proposamenak, kezkak… dena delakoa. Herri txikia gara eta denok elkar ezagutzen dugu. Zubietari ahotsa jartzeko gaude. Udalei Zubietaren herri izaera eta gure eskaerak zein proposamenak kontuan hartzea eskatzen dizuegu”.

Eneko Goia, Donostiako Alkatea:  “Batzarkideei eskerrak eman nahi dizkizuet, zuen eskuzabaltasunaregatik. Badakit horrelako gauzetan inplikatzea ez dela erraza izaten. Auzoaren alde egiten duzuen apustu honengatik eskerrik asko. Aurreko legealdian, gauza batzuk lortu genituen, beste batzuk ez, pendiente geratzen zaizkigu. Hurrengo lau urteotan lortu ez ditugun horiek guztiak elkarren artean lortzen saiatzea espero dut”.

Agurtzane Solabarrieta, Usurbilgo alkatea: “Zorionak eta eskerrik asko Zubietako Herri Batzarreko kideei, parte hartzeko konpromisoa adierazi eta borondatea agertu duzuelako, geroz eta zailagoa baita halako erakundeetan ardurak hartzea. Gure herria sentimenduz anitza da. Gure herri proiektuan auzo eta herriek garrantzia berezia hartzen dute. Gure bokazioa, auzo guztien izaera errespetatzea da, auzo eta herrietan bizi diren herritarren bizi kalitatea hobetzea. Horretarako garrantzitsua da udal eta herri zein auzoen arteko komunikazio tresna iraunkorrak eratu eta egonkortzea, zuen ahotsa gure udal jardunean bermatua geratu dadin benetako bitartekoak sortzea. Legealdi honetan horretan indarra jartzeko asmoa dugu. Norabide horretan guretzako Zubietako Herri Batzarra interlokutore eta bidaide garrantzitsua da.

Plan orokorraren lanketan guri plan horren idazketa eta antolaketan Zubietako Herri Batzarrarekin eta zubietarrekin eskuz esku aritzea gustatuko litzaiguke, ikuspegi argi batekin: administratiboki bitan banatutako herria izan arren, guretzako Zubieta bat eta bakarra da. Gu plan orokor horren antolaketan ikuspegi horrekin aritu nahiko genuke. Jakin badakit Zubietarako ez ditugula ikuskera eta planteamendu berak. Baina hausnarketaren eta eztabaidaren bidez, Zubietak merezi eta behar dituen planteamendu komunak, adostasunak bilatzea nahi genuke. Nora doa Zubieta? Zer nahi dugu? Zer egin nahi dugu zubietarrekin?”.

erraustegiaren gaia presente

Zubietako Herri Batzarra9erraustegiaArg.: Noaua!

Errausketaren gaia presente egon zen Zubietako Herri Batzar berriaren eratze ekitaldian. Zubietan, Donostia aldeko lurretan eraiki dute erraustegia eta herritarren desadostasuna azaldu asmoz, errausketaren aurkako banderolekin egin zioten harrera zubietarrek Donostiako alkate Eneko Goiari. Ekitaldi amaieran, zubietar batek eskura eman zion errausketaren aurkako banderola bat, gaiari buruz hausnartzea galdegitearekin batera.

Zubietako Herri Batzarra7Arg.: Noaua!

Erraustegia proba fasean

Errasutegia GHKArg.: GHK

Erraustegiaren eraikitze lanak amaitutzen direnean, Gipuzkoa Foru Aldundiak uda honetan proben fasean hasiko direla adierazi dute. Aldundiaren aurreikuspenak betetzen badira, urrirako martxan egongo da erraustegia.

GHK: “Gipuzkoako Ingurumen Gunearen lehenengo fasearen obrak aurreikusitako egutegia betetzen ari dira ere, obraren exekuzio totalaren %80ra iritsiz. Orain arte 160 milioi euroko inbertsioa egin da eta langileen zenbatekoa gehieneko unean dago, 500 pertsona baitira lanean ari direnak. Aurreikusita dago egutegi ofiziala betetzea, eta instalazio osoa funtzionamenduan egotea, dagokion probaldia igaro ondoren, 2019ko urrian. Obra 2019ko ekainean amaitzea aurreikusten da. Tratamendu mekaniko biologikorako (TMB) plantari dagokion zatia lehenago amaituko da, eta espero da 2019ko apirilerako hondakinak jasotzen hasi ahal izatea; beraz, instalazioa martxan jarriko da, zati batean, data horietarako. Balorizazio energetikoko plantaren exekuzio maila %75ekoa da. Abian jartzen denean urtean 160.000 MWh sortuko dituela aurreikusten da, 45.000 etxebizitza hornitzeko energia elektriko nahikoa sortuko du, edo, 130.000 pertsonaren beharrak ase egingo ditu”.

Erraustegia GHK1

Irudia: GHK

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.