Uztailaren 19an “Orain presoak” bizikleta itzuliari harrera egingo zaio Atxegalde parean (N-634)

Luhuso-GernikaSARE herri mugimenduak uztailaren 19tik 21era “Orain presoak” lemapean bizikleta itzulia antolatu du. Iparraldeko Lusuhon hasi eta Gernikan amaituko da: “Konponbidean pausoak emateko unea dela uste dugulako, bi herri hauek  lotu nahi ditugu aldarrikapenez beteriko itzuli batekin”. Usurbildik ostiralean bertan pasako da, arratsaldeko 17:00etan.

Itzuliari buruzko informazioa

  • Itzuliak 3 etapa izango ditu.
  • Lusuho-Zarautz-Lekeitio-Gernika izango dira geldialdiak.
  • Eguneka edota itzuli osoa egin daiteke.
  • Izena ematen den egunetan jateko eta lo egiteko lekua bermatukoa egongo da antolakuntzatik.
  • Izen ematean ez da ordaindu beharko, baina egunean bertan eman beharko da (izena ematen dutenek bertaratzea eskatzen da, otorduak eta lo egiteko lekuak horren arabera antolatzeko).
  • Etapa bakoitzeko 20€ euro dira eta itzuli osoa egin nahi izanez gero 50€.
  • Itzulia, Luhuson hasiko da, eta bertara joateko autobusa jarriko da. Donostia-Luhuso 5€ eta Gernika-Donostia 5.
  • Izena emateko azken eguna: uztailak 16, asteartea.
  • Izen eman dutenentzako jana eta edana bermatua egongo da, baita lotarako lekua lotara geratzen direnentzako ere. www.sare.eus web orrian aurretiazko izen ematea beharrezkoa izango da horretarako.
  • Antolatzaileak e-mailez jarriko dira harremanetan izena eman dutenekin.
  • Bizikleta itzulia egin behar duten txirrindulari guztiei motxila eta lo zakua eramango zaie furgonetan.
  • Antolakuntzak bizikletak konpontzeko materiala eramango du eta konponketak egiteko arduradun bat egongo da. Bakoitzak bere materiala ekartzea ere gomendatzen da.
  • Itzuli guztian zehar anbulantzia edota mediku baten presentzia egongo da.

Uztailaren 19an Ostapeko sarreran

ORAIN PRESOAK itzulia 2019_LEZO

Bizikleta itzulia Usurbildik pasako da uztailaren 19an (ostirala). Bizikleta martxa Donostiatik etorriko da eta beraz, harrera hitzordua 17:00etan jarri da. Hasiera betan Ostapeko sarreran egitekoa zen baina lekuz aldatu da, Atxegalde parean egingo da harrera (N-634an). Herriko erdigunetik pasako da eta ondoren, Oriorako norantza hartuko du bizikleta martxak. Usurbildarrei Ostapeko sarrerara gerturatzeko deia egin zaie.

Egitaraua

Uztailak 19, ostiraka (Luhuso-Zarautz)

  • 10:00 Lusuhon, itzuliaren hasiera ekitaldia
  • 10:30 Hasiera Lusuhotik (Ezpeleta-Azkain-Urruña-Donibane Lohitzune-Hendaia)
  • 13:30 Irun Ficoba, bazkaria
  • 15:00 Irteera Irunetik
  • 16:15 Donostia. Atsedena hartzeko geldialdia Katalunia plazan
  • 16:45 Donostiatik irteera (Donostia-Usurbil-Orio)
  • 18:30 Zarautzera ailegatu
  • 20:00 Afaria Zarautzen

Uztailak 20, larunbata (Zarautz-Lekeitio)

  • 10:00 Itzuliaren irteera Zarautzetik
  • 10:30 Zarautz. (Getaria-Zumaia-Deba)
  • 12:00 Debatik Pasatu.
  • 14:00 Bazkaria Elgoibarren
  • 15:30 Irteera Elgoibarretik
  • 16:30 Markina
  • 17:30 Lekeitiora iritsiera
  • 20:00 Afaria Lekeition

Uztailak 21, igandea (Lekeitio-Gernika)

  • 09:00 Lekeitiko plazatik irteera
  • 10:30 Munitibar
  • 12:00 Gernikara iritsiera
  • 12:30 Ekitaldia
  • 14:30 Bazkaria Astran

Gomendioak

  • Itzuliaren ibilbidea dela eta errepideko bizikleta eramatea gomendatzen da.
  • Itzuliko etapa 80km-ren bueltakoa izango da, bizikletan ibiltzeko ohitura izatea komeni da. Izan ere, itzuli osoa egiteak egoera fisiko ona izatea eskatzen du.
  • Etapen zailtasunak: lehen eta azken etapa erdiko nibela dute, bigarrena nibel bajukoa da eta hirugarrena nibel altukoa.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.