Zubietako hipodromoan zaldi lasterketen udako denboraldia martxan

Zubietako hipodromoa1Arg.: @HipodromoSnSn2

Zubietako hipodromoan zaldi lasterketen udako denboraldia martxan da. Ekainean hasi eta iraila bitartean asteburuetan hipodromoko ateak zabalik egongo dira zaldi lasterketak  ikusteko. Pasa den igandean jende ugari bertaratu zen udako igande arratsaldeetan izango diren lasterketen lehen jardunaldira.

a

Sei sari banatu ziren: Gipuzkoako Kirol Kazetarien Elkartea, Noticias de Gipuzkoa, Ayerdi bitxiak, Garda segurtasuna, Dosnostia-San Sebastian Turismoa eta Biarritzeko Hipodromoa.

  • Lehenengo lasterketan, Gipuzkoako Kirol Kazetarien Elkartea saria egon zen jokoan eta 2.200 metro egin behar izan zituzten. J. Calderonek prestatutako C. Nanina etxeko Granacci zaldiak irabazi zuen, V.M. Velenzuela gidari zuela.
  • Bigarren lasterketan 1.300 metro egin behar izan zituzten bi urteko zaldi eta behor gazteek. Noticias de Gipuzkoa saria Guerreira portugaldarrak irabazi zuen. Nossa Sra. Do Valeko behorra H. Pereirak prestatu eta R. Sousak gidatu zuen.
  • Ayerdi bitxiak sarian, berriz, 1.600 metroko distantzia egin zuten. C. Ze Da Bloquiera etxeko Arpani behorrak irabazi zuen. B. Fayosek gidatu zuen G. Vazek entrenatzen duen behorra.
  • Laugarren lasterketan Garda segurtasuna saria zegoen jokoan. Lasterketa honetan ere 1.600 metro egin behar izan zituzten parte-hartzaileek. C. La Hora del Turf etxeko Grace’s Secret behorrak eraman zuen saria. N. Garciaren aginduetan lortu zuen garaipena J.A. Rodriguezek entrenatzen duen zaldiak.
  • Bosgarrena izan zen arratsaldeko sari nagusia jokatu zen lasterketa: Donostia-San Sebastian Turismoa. Behorrek soilik parte hartu zuten eta 2.000 metro egin behar izan zituzten. G. Vazek entrenatzen duen Blue Martini behorrak irabazi zuen lasterketa, B. Fayos gidari zuela.
  • Azken lasterketa 1.600 metrokoa izan zen. R. Aonek entrenatutako Duendecillo zaldiak irabazi zuen lasterketa. B. Fayos zaldizkoak gidatu zuen C. Bobbyko zaldia.

Arg.: @HipodromoSnSn2

Gipuzkoako Foru Aldundia sari nagusia

Uztailaren 21ean (igandea) Gipuzkoako Foru Aldundia sari nagusia izango da jokoan, igande arratsaldetako lasterketetako bigarren jardunaldian (+)

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.