Usoa Zumetaren serigrafia erakusketa Gasteizko ARTgia aretoan ikusgai abuztuaren 1era arte

Usoa Zumeta2Arg.: Endika Portillo / Foku 

Berria egunkariak Usoa Zumeta usurbildarra elkarrizketatu du Gasteizko ARTgia aretoan erakusketa antolatu duelako. Bertan, besteak beste, artista ugariren lanak bildu eta serigrafian jasotzen ditu. Erakusketa abuztuaren 1era (osteguna) arte egongo da ikusgai: “Berezia da, batez ere ez naizelako sekula Gasteizen egon. Aurrez egin ditudan erakusketek bezala, orain antolatutakoak artista asko biltzen ditu. Irudikatzen dudan lana artista askorekin osatutakoa da, eta horri esker bildu ahal izan ditut nire ustez interesgarriak diren hainbat artista”.

Usoa Zumeta1

Elkarrizketa osoa irakurtzeko: berria.eus

Usoa Zumeta

Donostian jaio zen, 1969ko urtarrilaren 17an. Usurbilen hazi zen, eta gaur egun ere han bizi da. Aita Jose Luis Zumeta margolari ezaguna du, eta ama, berriz, Nani Sanz dendari donostiar erretiratua. Arte Ederrak ikasi zituen EHUn. Hasiera batean ikus-entzunezkoetara eta pinturara jo bazuen ere, gero pinturarekin bakarrik jarraitzea erabaki zuen. Bigarren mailan zegoela, serigrafia-ikastaro bat egin zuen Artelekun, eta hori izan da, berak dioenez, serigrafian egin duen formakuntza bakarra. Ikasle zela, aitak esan zion: “Serigrafia ikasten baduzu, nik lana emango dizut”. Eta horrela ekin zion serigrafiagintzaren ibilbideari.

Lehendabizi aitaren lanak inprimatzen hasi zen, eta, gerora, beste artista batzuen lanak ere serigrafiatu ditu: Nestor Basterretxea, Dora Salazar, Blami, Juan Luis Goenaga, Judas Arrieta, Sistiaga, Miguel Balliache, Rafa Ruiz Balerdi, Koldobika Jauregi, Hugh McCarthy eta abar. Batzuetan, berak egiten dizkie proposamenak margolariei eta eskultoreei, eta elkarrekin lan egiten dute. Serigrafiak egiteko, eskuzko makinak erabiltzen ditu. Aita-alabek Usurbilgo Txikierdi auzoan 2012an eraikitako egurrezko estudioan egiten dute lan, nork bere txokoan, horrek bien arteko elkarlana errazten duelarik. Estudioaren goiko solairuan, erakusketak eta bestelako ekitaldiak egiten dituzte.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.