Zubietako Herri Jaiak uztailaren 24tik 31ra ospatuko dira

Zubietako Herri Jaiak1

Uztailaren 24an hasiko dira Zubietako Herri Jaiak eta uztailaren 31n amaituko dira.  Egitarau zabala antolatu dute Zubietako Jai Batzordeko lagunek: herri afaria, soka-dantza, herri kirolen erakustaldia, dantzaldiak, sagardo dastaketa eta pintxoak, bertso saioa, bazkari herrikoia, puzgarriak, txokolatada, herri olinpiadak, zikiroa, errebote partida,… Jai hauek Zubietak duen herri izaera eta herritarren arteko harremanak sendotzeko tresna bilakatu asmo dute jai batzordeko lagunek.

Egitaraua

Zubietako Herri Jaiak2

Uztailak 24, asteazkena

  • 19:00 Jaien hasiera, txupinazoa eta buruhandiak.
  • Jarraian, txosnen irekiera.
  • 20:00 Txalagore taldearen emanaldia.
  • 21:00 Herri afaria.
  • Ondoren, Laiotz taldearekin dantzaldia.

Uztailak 25, osteguna

Santio Eguna

  • 09:00 Esnadeia Donostiako Txistulari Bandaren eskutik.
  • 10:30 Meza Nagusia.
  • Ondoren, hamaiketakoa eta soka-dantza.
  • 18:00 Herriko gaztetxoen Joko Garbi erakustaldia errebote plazan.
  • 19:00 Herri kirolen erakustaldia. Aizkolariak Ernesto Ezpeleta eta Hodei Ezpeleta. Harri-jasotzailea Jokin Eizmendi.
  • Jarraian, buruhandiak.

Uztailak 26, ostirala

Oilasko biltzaileen eguna

  • 06:00 Oilasko biltzaileen irteera Ane eta Olatz trikitilariekin alaituta.
  • 14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera.

Uztailak 27, larunbata

  • 12:00 Sagardo dastaketa eta pintxoak errebote plazan.
  • Eguerdian, I. Bertso Txapelketako sari-banaketa.
  • 15:00 Bazkari herrikoia (kuadrila bakoitza ardura dadila bere bazkariaz).
  • 18:00 Burrunba elektrotxaranga.
  • 22:30 Larrian Gozo erromeria taldearekin dantzaldia.
  • Ondoren, Zaparra taldearen kontzertua eta DJ Seymar & X2R.

Uztailak 28, igandea

Jubilatuen eguna

  • 09:00 Meza.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria Barazar jatetxean.
  • 17:30 Patxi ta konpainia taldearekin dantzaldia.
  • 19:00 Sardin eta piper jatea.
  • Ondoren, buruhandiak.
  • 22:00 Bertso saioa: Maialen Akizu, Unai Mendizabal, Agin Laburu eta Iñigo Mantzisidor “Mantxi”. Gai-jartzailea Zortzitan Bertso Eskola.

Uztailak 29, astelehena

Umeen eguna

  • 10:00 Jolasen hasiera.
  • 13:30 Umeen bazkaria, bakoitzak berea eraman behar du. Postrea eta sorpresa antolatzaileen kontu.
  • 16:00 Puzgarriak.
  • Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
  • Amaitzeko, apar festa.

Uztailak 30, asteartea

Gaupasa eguna

  • 16:00 Mus txapelketa (15:30ean izen ematea).
  • 16:30 Herri Olinpiadak: herri kirolak, sukaldaritza trebezia eta buru-jokoak.
  • 00:00 Kontzertuak: Kilimak (euskal “runba”), Gozategi eta DJ XD mixta (goizaldera arte).

Uztailak 30, asteartea

San Inazio eguna

  • 09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.
  • 10:30 Meza.
  • 11:30 Zubietarren arteko errebote partida.
  • 14:00 Zikiro jatea.
  • 18:30 Lopene ganadutegiko zezen txiki eta poniak.
  • Ondoren, buruhandiak.
  • 23:00 Herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.

Oharrak

  • Uztailaren 24ko (asteazkena) herri afarirako txartelak uztailaren 21era (igandea) arte eskuratu daitezke Zubietako Alamandegi tabernan. Helduak 25€ eta haurrak 12€.
  • Uztailaren 28ko (igandea) jubilatuen bazkaria Barazar jatetxean ospatuko da. Lekua hartzeko uztailaren 24a (asteazkena) baino lehen telefono honetara deitu behar da: 639 273 580 (Miriam)
  • Uztailaren 31ko (asteazkena) zikiro bazkarirako txartelak uztailaren 26ra (ostirala) arte eskuratu daitezke Zubietako Alamandegi jatetxean. Helduak 22€ eta haurrak 12€. Antolatzaileek jakinarazi dute gutxienez 100 lagun elkartzea ezinbestekoa izango dela: “Gutxieneko kopuru hori ez bada osatzen, banan-bana jakinaraziko diegu herritarrei ez dela bazkaririk egingo. Animatu eta erosi zure txartela!”.
  • Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.
  • Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.
  • Jaietan ez da onartuko inolako erasorik.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.