Uztailaren 23an osoko ohiko bilkura egingo da Udaleko udalbatza aretoan

usurbilgoudala

Uztailaren 23an (asteartea), osoko ohiko bilkura egingo da Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan, 18:00tan.  Hasiera batean uztailaren 30ean egin behar zen baina  astebete aurreratu dute, uztailaren 23ra. Bilkura hau irekia da eta edonor joan daiteke eta amaieran, galdera eta eskaeren orduan, hitza hartzeko aukera dago.

Osoko bilkurak ostegunetan

Ekainaren 25eko lehen plenoan onartu zen legealdi honetan ostegunez burutuko direla udalbatzaren osoko bilkurak astearteetan egiten segitzeko agertutako ezintasunagatik. Horretarako ordea ezinbestekoa da udal arautegia aldatzea eta araudia aldatzea onartu zuen udalbatzak. Orain arte bezala hilean behin deituko ditu alkateak ohiko plenoak, hilero azken ostegunetan. 30 eguneko erreklamazio epea zabaltzekoa zuten gero, erabaki hau behin betiko onartu aurretik. Erreklamazio edo iradokizunik ez balego, behin betiko onartutzat joko da. Bitartean, hilero azken astearteetan biltzen segiko du udalbatzak.

Gai zerrenda

  1. Aurreko bilkurako aktaren onespena: 2019/06/25eko akta.
  2. Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2019ko ekainaren 17tik uztailaren 12ra (2019/0565-2019/0658).
  3. EAJ/PNV udal taldeko zerrendaburuaren arduraldi partziala.
  4. Udal talde politikoen eta zinegotzien ordainsariak 2019an.
  5. A-96 (Portalmusu) eta A-97 (Komentua) eremuetako kontzertazio-hitzarmena behin betikoz onartzea.
  6. Zumarte Musika Eskola birgaitu eta handitzeko Construcciones Moyua, SL enpresarekin izenpetutako obra kontratua aldatzeko erabakiaren aurrean tartekatutako berraztertze errekurtsoa erantzutea.
  7. Mozioa: Nafarroako erdialdeko uholde larrien aurrean akordioa.
  8. Galdera-eskaerak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.