Idoia Torregarai: “Argi neukan kuadrillako ederra ez nintzela inoiz izango, graziosoa izatea zen nirea, horrek beti funtzionatu izan didalako”

IdoiaTorregarai2Arg.: Dani Blanco

Argia astekariak Idoia Torregarai usurbildarra elkarrizketatu du. Idoia UEUko komunikazio arduraduna  da eta bere lanez gain, azken urteetan umoregile moduan saio ugari eskaitzen dabil. Argia astekariak tartetxo bat eskaini dio papereko edizioan eta digitalean ere. Idoia kazetaria eta gidoilaria da. 23 urte daramatza UEUn, hasieran komunikazio arloan eta gaur egun arduradun moduan. Umorezale gisa Barretartia, umoreari buruzko euskarazko blogaren sortzailea da eta azken urteetan, pertsona, enpresa eta erakundeei umore zerbitzuak eskaintzen dizkie barreterapia saio, ikastaro eta hitzaldien bidez. Mirari Martiarenarekin batera, “Bakean dagoena, bakean utzi” bakarrizketa estreinatu zuen 2018an, generoa eta euskara ardatz hartuta, eta dagoeneko 100 bat emanaldi eskaini dituzte Euskal Herri osoan.

IdoiaTorregarai1

Elkarrizketa osoa irakurtzeko: argia.eus

Idoia torregarai Martija

“Idoia Torregarai Martija naiz (Usurbil, Gipuzkoa. 1974), formazioz kazetaria eta gidoilaria, praktikaz komunikazio-arduraduna eta bihotzez umore-zalea. Nire helburua profesional, pertsona edo erakundeei umorearen bidez bizitza kalitatea hobetu eta beraien lana hobetzeko estrategiak eskaintzea da. Umorea, euskara eta sormenarekin batera, beti izan da nire bizitzan zutabe garrantzitsua, eta hori dela eta 2012an Barretartia bloga ireki nuen, umorezko eta umoreari buruzko euskarazko gunea. Ordutik hona umore sokuntzan, formazioan eta ikerkuntzan nabil, eta orain, nire egunerokotasunean praktikan jartzen dudan zurekin partitu nahi dut”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.