Abuztuaren 23, 24 eta 25ean Atxegaldeko jaiak ospatuko dira

Atxegaldeko jaiak

Abuztuaren 23, 24 eta 25an Atxegaldeko jaiak ospatuko dira. Urtero bezala Atxegaldeko Jai Batzordeak gogoz eta ilusioz prestatu du egitaraua nahiz eta euren ibilbidea aurtengo festekin amaitutzat ematen dutela iragarri. Ez dira faltako jaien hasierako kalejira, luntxa, kontzertuak, umeentzako jolasak, txokolatada, herri afaria, toka txapelketa, buruhandiak,…

Egitaraua

Abuztuak 23, ostirala

  • 17:30 Kalejira poteo musikatua herrian zehar Matraka Elektrotxarangarekin.
  • 20:00 Txupinazoa eta luntx mundiala.
  • Ondoren, buruhandiak.
  • 23:30 Kontzertu gaua: Mihise, Iñorkiñak, Larrian Gozo.

Abuztuak 24, larunbata

  • 11:00 Umeen goiza: jolasak eta opari banaketa.
  • 16:00 Mus txapelketa
(15:30-16:00 muserako izen ematea).
  • 18:00 Bubble Soccer, haurrentzako jokoa.
  • Segidan, txokolatada eta buruhandiak.
  • 21:00 Herri afaria. Mikel Alkorta eta Ane Azkonobieta musikariek lagunduta (txartelak Artzabal, Bordatxo eta txirristran salgai 15 eurotan).
  • Gauean:
 Laket, DJ Nemux. 

Abuztuak 25, igandea

  • 11:30 Toka txapelketa.
  • Jarraian, haragi, txorizo eta salda banaketa.
  • 17:00 Mastertxeff txiki; sukaldari lehiaketa.
  • 18:30 Bertso musikatuak.
Bertsolariak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Iñigo Mantzisidor “Mantxi” eta Beñat Gaztelumendi.
Gai Jartzailea: Haritz Casabal “Kazz” Musikariak: Gari Otamendi (bibolina) eta Ixak Arruti (kitarra).
  • 22:00 Azken traka.

Jai Batzordearen oharra

Atxegaldeko Jai Batzordeak sare sozialen bidez aurtengo jaiekin euren ibilbidea amaitutzat ematen dutela iragarri dute. Errelebo egitea eskatzen dute eta horretarako antolaketa lanetara animatzen dituzte kide berriak, ez baitute festak desagertzerik nahi. Egungo kideak batzordea uztera doaz, baina ez lukete abuztuko azken asteburuko jai giroa betiko bukatzerik nahi.

“Aurten ere bueltan gara! Abuztuaren 23, 24 eta 25 ean auzoko festak ospatuko ditugu, eta zuen laguntza eske gatoz. Aurtengoan, antolakuntzan jende gutxi gaudenez, edozertarako laguntza eskertuko genuke asteburu guztian.  Bestalde, jai batzorde honek aurtengo festekin amaitutzat ematen du bere etapa. Inork antolaketaren ardura hartu nahiko balu, prest geundeke edozertan laguntzeko. Beraz, hurbildu lasai gutako edonorengana; uztera goaz, baina asko poztuko ginateke hurrengo urtean ere Atxegaldeko festak bueltatuko balira.  Horiek, dena den, festen osteko kontuak dira. Aurten ere saiatuko gara auzotar eta herritar guztientzako moduko festak egiten. Gora Atxegaldeko festak!”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.