Txokoaldeko Akerra gaztetxean indarrean sartu dira, gauzak lapurtuz eta puskatuz

Txokoaldeko Akerra gaztetxeko lagunek sare sozialen bidez jakinarazi dute beste lapurreta jasan dutela lokalean. Euren esanetan beheko solairuan indarrean sartu eta gauzak lapurtu dituzte. Gaztetxeak 33 urte bete ditu eta aurrera begirako ekimenak bertan behera uztea baloratu duten arren, aurrera jarraitzeko asmoa adierazi dute gaztetxeko kideek. Aurretik bestelako gertaerak ere izan dituzte, kaleratu duten idatzian garbi azaltzen dute.

Akerra gaztetxea6“Adi! Mezu oso garrantzitsua! Orain dela urtebete inguru Akerra Gaztetxea okupatu ziguten, goiko solairua. Berarekin hitz egiten saiatu arren ez du jaramonik egiten, beraz, honen ondorioz, kontzertu/ekitaldiak alde batera uztera behartuta ikusi gara. Ostiral honetan, 2019ko uztailak 19an beheko solairuan indarrean sartu eta gauzak lapurtu eta puskatu zituzten, beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala (ez da lehenengo aldia). Beste alde batetik akerrako kide batekin hartuta izanik, deiak, mezuak eta mehatxuren bat ere jaso du kide honek. Udaletxearen aldetik laguntza eta babesa faltan botatzen dugu. Gaztetxeak 33 urte bete dituen honetan, ateak itxi eta bertan behera uztea ere buruan ibili dugu behin baino gehiagotan. Baina aurrera jarraitzeko gogoa daukagu oraindik!”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.