Abuztuaren 17an Rikardo Arregiren inguruko film labur bat grabatuko da Usurbilen eta filmaketarako extrak behar dira

KlaketaMaluta Films ekoiztetxeak jakinarazi du Rikardo Arregiri buruzko film labur bat grabatuko duela uda honetan: “Rikardo Arregi, iraultzailearen presak”. Filmearen zati bat Usurbilen grabatuko dute eta pasarte horiek grabatzeko Maluta Films ekoiztetxeak extrak behar dituztela adierazi du. Filmaketa abuztuaren 17an (larunbata) egingo da, goizeko 09:00etatik 19:00etara, frontoiaren ondoko plazatxoan, Udarregiren omenezko eskulturaren inguruan. Parte hartu nahi dutenei deialdia luzatu diete.

Filmean parte hartzeko gonbidapena

Maluta Films ekoiztetxeak filmaketa parte hartzeko deia egin die herritarrei eta horretarako argibide hauek bideratu ditu: “Errodajean parte hartu nahi duzuen guztiok, mesedez, bidali zuen datuak eta argazki bat cristina@malutafilms.eus helbide elektronikora. Trukean, egun zoragarri bat pasatuko duzue, Usurbilgo 60ko hamarkadako gertaera esanguratsuenetako bat berregiten eta bazkari eder batera gonbidatuko zaituztegu”.

Rikardo Arregiren hitzaldia

Maluta Films ekoiztetxeak Andoain eta Usurbil herrietan grabatuko du laburmetraia. 1966ko maiatzaren 22an, Udarregiren omenezko eskulturaren inaugurazio ekitaldian, Rikardo Arregi kazetariak hitzaldi berezia eskaini zuen Usurbilen. Hitzaldiaren audioa grabatua izan zen eta Andoaingo Aiurri astekariak bideo hau osatu zuen Rikardo Arregiren solasaldiarekin:

Nor zen Rikardo Arregi Aranburu?

Ricardo ArregiRikardo Andoainen jaio zen, 1942ko irailaren 22an. Euskal kazetaria, euskal saiakeragilea eta euskaltzalea izan zen. 1969an, Euskaltzaindiaren bilera batera zihoala auto istripu batean hil zen, Mendaro eta Mutriku artean; Ramon Saizarbitoria harekin zegoen momentu hartan. 27 urte zituen.

Idazle gazte hark egundoko eragina izan zuen bere garaian, berak sortua baita, besteak beste, alfabetatze mugimendua. Arregik utzitako arrasto sakonaren froga da heriotza hari loturik dauden idazleen zerrenda, XX. mendeko euskal kulturaren berrikuntza markatu zuten izen nagusiak: Txillardegi, Gabriel Aresti, Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola, Arantxa Urretabizkaia… Hemen kontatuko dizugu lotura horren nondik norakoa.

Udarregiren omenez egindako eskultura

Juan Jose Alkain “Udarregi” bertsolariaren omenez egindako eskultura Remigio Mendiburu (Hondarribia 1931 – Bartzelona 1990) eskultoreak (euskal kultura garaikidearen eskolako ordezkari nagusienetakoa) egin zuen eta 1966ko maiatzean jarri zen, Udarregiren oroimenean Usurbilen egin zen festa batean.

Udarregi 1829an Aiako Uztaetaburu baserrian jaiotako bertsolaria zen, gazte zela Usurbilgo Udarregi baserrira familiarekin etorri zena. Nekazaria ogibidez, herriz herri eta plazaz plaza asko ibili zen bertsolaria izan zen. Bertsoak sortzen zekien arren, alfabetatu gabeko euskalduna zen eta berak bakarrik ulertzen zuen teknika bat asmatu zuen sortzen zituen bertsoak gogoratzeko: marren bidezko kode bat.

Eskulturan bere iskribuetako bat ikus daiteke. Oin altuaren gainean modu informalean egituratutako prismazko bloke txiki batek eta oinarrian duen oskol modukoak osatzen dute artelana. Arte adituek egituraren eta kanpoko geruzen iragazkortasunaren arteko harremanean denboraren iragatearen historia pilatzen doala diote. Eskultura honetan hainbat elementu batzen direla ikus daiteke: tradizioa eta iragana, modernitatea eta etorkizuna, euskara, artea eta euskal kultura biziberritzeko grina.

Remigiok pentsatutako obra hau Xanti Zumetak gauzatu zuen Luzuriagan harria eta brontzea erabiliz.

Maluta films

Maluta filmsInteres orokorreko zinema eta telebistarako ikus-entzunezko edukiak ekoizteko sortu zen Maluta Films SL, eta nazioarteko bokaziodun ekoizpen etxe independentea da: “Gure jarraitzaileei zerbitzu integratzaileko ekimenen bidez eskaintzen dizkiegun proiektuen arteko sinbiosiak bereizgarritzen gaitu. Bowfinger ekoizpen etxearekin batera ‘Tres60’ film luzea ekoitzi genuen 2013an, Antena 3 Films eta ETBren laguntzarekin; Nanianorekin ‘Albaitari’ film laburra osatu genuen 2012an, eta Surreal ekoizpen etxe txiletarrarekin ‘Odola odol’ dokumentala koproduzitu genuen 2014an. Bertan Txileko Telebistak eta Gobernuak, ETBk eta Gipuzkoako Diputazioak ere hartu zuten parte”.

Udarregiren omenez gehigarri berezia

Noaua! astekariak 2016an gehigarri berezia atera zuen Udarregi bertsolariaren omenez. Bertan, besteak beste, 1966ko maiatzaren 22an, Udarregiren omenezko eskulturaren inaugurazio ekitaldiaren berri ematen du, Rikardo Arregiren hitzak ere jasotzen dira: Udarregiren omenez-Noaua

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.