Abuztuaren 10ean Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko herri bazkaria Usurbilgo frontoian

Euskal selekzioa

Abuztuaren 3an kirol arlo guztietan Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta txapelketa ofizialetan parte hartzeko eskubidearen alde mendi matxaren 19. edizioa abiatuko zen Ainhoatik. ESAIT taldeak desegin ostean, iaztik mendi martxako aritutako hainbat kidek antolatzen du ekimena. Aurtengoa Ainhoatik Usurbileraino zortzi egunez ibiliko da Lapurdi, Baxe Nafarroa, Nafarroa eta Gipuzkoako mendietan gaindi.

“Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxak 2000. urtean ekin zion ESAITen babespean bere ibilbideari. Ordutik urtero urtero leial izan da bere zitari, jada 18 edizio burutu direlarik. ESAITen desagerpenaren ondoren, Mendi Martxako kideok ekimenarekin aurrera jarraitzea erabaki genuen. Gure xede nagusia hauxe da: kirol arlo guztietan Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzeko dugun eskubidea defendatzea.

Aurten Ainhoatik Usurbil arteko zeharkaldia burutuko dugu eta aukeratu dugun leloa honakoa: Euskal Selekzioak martxan, garena garelako ofizialtasuna!”

Larunbatean  Usurbilen bazkaria

Abuztuaren 10ean (larunbata) Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldeko mendi martxak Usurbilen bukatuko du bere ibilbidea. XIX. edizioari amaiera emateko herri bazkari bat ospatuko da frontoian. Herritarrei bazkarian parte hartzeko deia egin zaie.

Euskal Parrilaren eskutik honako menua prestatuko dute:

  • Entsalada mixta
  • Iberikoak
  • Hegaluzeaparrilan
  • Txerrikostila parrilan
  • Ezeizako pasteltxoak
  • Kafea
  • Ogia eta edariak

Bazkariko tiketak Txirristra tabernan daude salgai 20€tan.

Etapak

  • Abuztuak 3: Ainhoa-Bidarrai
  • Abuztuak 4: Bidarrai-Baigorri
  • Abuztuak 5: Baigorri-Urepele
  • Abuztuak 6: Urepele-Elizondo
  • Abuztuak 7: Elizondo-Sunbilla
  • Abuztuak 8: Sunbilla-Goizueta
  • Abuztuak 9: Goizueta-Andoain
  • Abuztuak 10: Andoain-Usurbil

Informazio gehiago: mendimartxa.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.