Abuztuaren 14an “Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon” manifestazioa Donostian

A14-Zezenketarikez1Abuztuaren 14an (asteazkena) Donostiako Aste Nagusian zezenketen aurkako manifestazioa egingo da Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik antolatuta.  “Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon” lemapean Bulebarretik abiatuko da arratsaldeko 18:00etan, eta Sarriegi plazan bukatuko da, Sarriegiren monumentoan.

Abuztuaren hasieran prentsaurreko bat eskaini zuten Donostiako Alderdi Ederren, Udaletxearen aurrean. Antolatzaileek esanetan, manifestazioaren bidez zezenketak eta zezenketen bultzatzaileak salatu nahi dira, bereziki Goia alkatea eta udal gobernua: “Manifestazioa abuztuaren 14an egingo da, Amabirjinaren Egunaren bezperan eta Illunben lehen zezenketa egingo den egunean. Beraz, azken urteotako eguna aldatu egin dugu. Izan ere, azken urteotan Aste Nagusiaren hasierako larunbatean bertan egin izan dugu. Bada, aurten ez, aurten Amabirjinaren bezeperan egingo dugu”.

Prentsaurrekoan zabaldutako mezua

A14-Zezenketarikez2Arg.: Eguzki

“Eneko Goiaren udal gobernuak zezenketak berrezarri zituen. Horren ondorioz, aurreko legealdia Illunben zezenak hiltzen hasi zen, eta, zoritxarrez, legealdi berria ere horrelaxe hasiko da, alkateak eman zuen hitza jan egin duelako. Izan ere, donostiarrok zezenketen inguruan dugun iritzia errespetatzeko hitza eman zuen, baina, donostiar gehien-gehienok udal instalazioak zezenketak egiteko erabiltzearen kontra gaudela konstatatu duenean, ez du bete, eta zezenketak sustatzen jarraitu eta jarraitzen du.

Gauzak horrela, aurten ere Donostia Antitaurina Orainek, Askekintzak eta Eguzkik Aste Nagusian manifestazioa antolatu dugu, zezenketak eta zezenketen bultzatzaileak salatzeko, bereziki Goia alkatea eta udal gobernua. Guztiz faltsua baita zezenketak ekimen pribatu hutsaren fruitu direla. Are gehiago, Udalak ekimen horri espresuki ematen dion sustengurik gabe, zezenketak aspaldi iraganaren kontu izango lirateke Donostian.

Tradizioaren eta dibertsioaren izenean, urtero bi dozena zezen sarraskitzen dituzte Illunben. Eta gu ez gaude hori isilik pasatzen uzteko prest. Ez gaude onartzeko prest hori gure kulturaren parte dela. Nongo edo noren kulturaren parte, baina? Gure kulturaren parte, behintzat, inola ere ez. Eta donostiar gehienena ere ez, Goiak eta bere gobernuak ondotxo dakiten bezala. Izan ere, haiek berek 2017an enkargatu zuten Hiritarren Pertzepzioaren Inkestak argiro erakutsi zuen donostiarron % 71 Udalak bere baliabideak edo instalazioak zezenketak egiteko erabiltzearen kontra dagoela. Beraz, badute agindutakoa betetzeko ordua.

Esan dezagun, gaizkiulertuak saiheste aldera, gure ustez zezenak plaza batean hiltzea, espektakulu bihurtuta, ez dela zilegi, herritar gehienak alde egongo balira ere. Baina Goiak berak ezarri zituen arauak: gehienak kontra egotekotan, iritzia kontuan hartzeko hitza eman zuen. Bada, bete dezala.

Betetzen ez duen bitartean, jarraituko dugu kalean salatzen zezezen sarraskiak sustatzen dituela bakar batzuen interes ekonomikoen eta beste bakar batzuen dibertsioaren mesedean. Baliabide publikoekin, gainera.

Badakigu langintza honetan ez gaudela bakarrik. Badakigu ez garela inola ere animaliak espektakulu moduan hiltzeak kulturarekin zerikurisik ez duela pentsatzen duten bakarrak. Horregatik, dei egiten dizuegu jai-batzorde, kofradia, elkarte, kolektibo, eragile eta norbanako guztioi parte har dezazuen abuztuaren 14an, asteazkenean, Bulebarretik 18:00etan abiatuko den manifestazioan. Zezenketarik ez, ez Donostian, ez Inon!”

informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.