Gaur 36 urte betetzen dira “Nazkas” aginatarra leherketa baten ondorioz hil zela

Naskazona1

Gaur, abuztuak 13, 36 urte betetzen dira Jose Luis Segurola “Nazkas” aginatarra leherketa baten ondorioz hil zela (1983), 23 urterekin. Heriotza gogorra izan zen, Xabier San Martin “Piti” gasteiztarrarekin batera, Usurbilgo Ugaldea industria gunean eskuartean manipulatzen ari ziren lehergailuak eztanda egin zielako. Biak bertan hil ziren.

Naskaz1Usurbilgo Ugaldea industria guneko murala

 Jose Luis Segurola “Nazkas” eta Xabier San Martin “Piti”

Egin egunkaria, 1983ko abuztua

Jose Luis Segurola

Jose Luis Aginagako Mitxerkonea baserrian jaio zen eta bost seme-alabetan bigarrena zen. Aitak Lasarte-Oriako Michelin lantegian lan egiten zuen, eta amak inguruko baserrietako alabei josten erakusten zien. Mutil azkarra eta trebea izan zen baina nahi zuena baino ez omen zuen ikasten. Askotan piper egiten zuen arren, ikasturte guztiak gainditu eta Maestria Industrial ikasketak egin zituen Hernaniko LHEn (Lanbide Heziketa Eskola), delineazio ikasketak hain zuzen ere.

Garai hartan ikasle mugimenduaren ardatzetakoa zen Hernaniko LHE. Senitartekoek adierazita, hemen hasi zen giro politikoan murgiltzen. Naskaz ezizena eskolan hasi ziren deitzen baina arrazoia inork ez  omen daki. EGAM gazte mugimenduaan hasi zen Jose Luis, eta Orion lagunartea ere egin zuen. Aisialdia, herriko jaiak, plater-tiraketak eta ehizak ere betetzen zioten. Pertsona irekia zen, inguru guztietan ezagun eta lagunak zituen, eta berehala biltzen zen beste norbaiten gana.

Ikasketak amaitu eta lan desberdinetan aritu zen, gaizki ordainduak gehienak, harik eta Cadizera soldadutza egitera joatea egokitu zitzaion arte. Ipar Euskal Herrira 1980an ihes egin zuen, Aberri Egunean, Komando Autonomoek Orion atentatu bikoitza egin eta gero. Erbestean espetxea ere ezagutu zuen, Baionan. Jose Luis autonomoa izanagatik ere, ez zuen sekula arazorik izan besteekin, izan mili-ak edo poli-mili-ak. Alpes de Haute Provenceko departamentuko Gapp herrian konfinatua egon zen.

Zarauzko taberna batean, Jose Luisen anai bat ez zen konturatu bertan zegoela. Metro batera egon ziren biak. Antza denez, irudiz aldatzeko erraztasuna zuen. Egun horretan traje, korbata eta eguzki-betaurrekoez dotore jantzita zegoen tabernan eta anaiak ez zuen ezagutu.

Egundaka lagunen azken agurra

Egin3, 1983ko abuztuak 14-16Egin egunkaria, 1983ko abuztua

“Pakean utzi arte”

Hertzainak taldearen, Pakean utzi arte kanta, Piti eta Naskazi, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideei eskeinia dago, izan ere Piti musika taldearen laguna baitzen.

Non bizi zen? Nondik zebilen?
Noiz egin zituen etsaiak?
Inoiz zoriontsua izan zen?
Zer pentsatuko luke gutaz?
Zerk ematen zion indarra?
Ez gehiago bueltarik eman
dakigu galtzen ditugunean
egun batzuk horrela dira
ahal dakigu gure heroen izenak
joan gaitezke haien hiletara.
Periodiko guztietan, lehen orrian
hilotzaren ondarrak karraxika
estatuari gerra, gerra beti
pakean utzi arte, utzi arte.
Pakean utzi arte, utzi arte.

Maitasuna ederrena ba da
zergatik hortaz iluntzian
askatasunarekin larrutan?
Maitale arriskutsuegia da
hortik ibiltzeko kontutan.
Ez zeok bueltarik eman behar
jazo behar dena jazo data
ez da inor onik denentzat
nork ez du maite askatasuna
nahiz ta leher dedin esku artean?
ezin zaitut begira gehiegi da
ilotza karraxika etengabian
estatuari gerra, gerra beti
pakean utzi arte, utzi arte.
Pakean utzi arte, utzi arte.
Pakean utzi arte, pakean utzi arte.

Informazio iturriak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.