Abuztuaren 29an 22. Baba Txiki Beltza Kofradiaren festa eguna ospatuko da

Baba beltz txikia kofradia20182018an ospatu zen Baba Txiki Beltza Kofradiaren festa eguna (Arg.: Noaua!)

Abuztuaren 29an (osteguna), Baba Txiki Beltza Kofradia berriz elkartuko da baba preziatuaren inguruan ospakizun berezia egiteko. Aurtengoa 22. edizioa izango da eta urtero egiten den moduan, kofradekide berria izendatuko dute jaialdian. Iaz Iñaki Almandoz Aranburu herritarra izendatu zuten eta aurten, iaz jakinarazita, Rufino Izagirre izango da.

Bazkaria Saizar sagardotegian

Bazkaria Saizar sagardotegian egingo da (14:00ak aldera) eta irekia izango da. Antolatzaileek jakinarazi dute baba beltz txikia dastatuko den bazkaria kantu eta festa giroan ospatuko dela. Bazkariko menua hauxe izango da: baba beltz txikia, isatsa saltsan eta postrea. Lekua aurretik erreserbatu behar da eta horretarako Saizar sagardotegira deitu behar da: 943 364 597

lau hamarkadako tradizioa

Lau hamarkadako historia omen du egun honek eta erritua hutsik egin gabe ospatzen jarraitzen dute. Abuztuko azken ostegun batean hasi ziren biltzen, eta tradizioarekin mantentzen dute.

Laiak lagundutako erritua

Urteroko bilkurak bi osagai berezi ditu:

  1. Menua: baba beltz txikia.
  2. Bazkalosteko ospakizuna: kantu giroan urtero kofradiako kide berri bat izendatzen da, urtebete barrurako kide berria nor izango den iragartzearekin batera. Hautatutakoari kapa eta txapela jartzen zaio eta zin egiteko moduko ospakizuna burutzen dute  laiaren laguntzaz (lurra lantzeko tresna). Aurten ere, kofradiak duen ereserkia abestuz, kide berriari ongi etorria emango diote, lehendik kofradekide izendaturikoek.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.