Gaur 29 urte betetzen dira “Arrantzale” kalezartarra leherketa baten ondorioz hil zela

ArrantzaleonaGaur, abuztuak 21, 29 urte betetzen dira Joxe Mari Aranzazistroke “Arrantzale” kalezartarra leherketa baten ondorioz hil zela (1990), 22 urterekin.  Oiartzungo Mamut hipermerkatuaren inguruan autotik ateratzera zihoala, manipulatzen ari zen lehergailua eskuetan lehertu eta bertan hil zen.

Joxe Mari Aranzazistroke

ArrantzaleJoxe Mariren aita aspaldian hil zen, eta ama berriz ezkondu zen, bere aldetik sei seme-alaba zituen gizon batekin. Joxe Marik horiez aparte, bera baino zaharragoak ziren bi neba-arrebak zituen. OHOko ikasketak Udarregi ikastolan egin zituen eta ondoren, Oronozko profesionaletara joan zen, bi urtez. Bertan lagun handiak egin zituen eta ikasketak amaitu ondoren ez zuen harremanik galdu, bereziki leitzarrekin. Ikasketak amaitzean herrira itzuli zen eta amaren arraindegian hasi zen lanean. Handik datorkio “Arrantzale” ezizena.

Kalezarko San Juan jaietako jai batzordean parte hartu zuen. Udaran inguruko herri guztietako jaietan ibiltzen zen eta antolatzen ziren bestelako ekimenetan zaila zuen huts egitea.  1986an Joxe Mari eta beste lagun batzuk, Jarrai gazte mugimenduan hasi ziren. Ondoren, herriko Gazte Asanbladan ere parte hartu zuen (futbol-txapelketak, zine-erakustaldiak…) eta Pagotxa irrati librean ere parte hartu zuen. Bertan, lagun batzuekin batera, kirolari buruzko programa bat egiten zuten.

Futbola gustoko zuenez, Usurbil taldean hasi zen, plaieroetan eta bigarren urtera arte izan zen, jubeniletaraino. Tamalez, medikuek sorbaldan lesio bat igarri eta futbola uzteko aholkatu zioten. Mendian eta bizikletan hasi zen orduan.

Herrian denei laguntzen ibiltzen diren horietakoa zen Joxe Mari. Behar zenerako laguntzeko prest: kartelak, buzonadak, muralak, manifak, bazkariak, omenaldiak,… Jarrai utzi eta ordurako Kalezarko Peña Pagola elkartean zegoen eta bertan adin guztietako lagunak besterik ez zituela aipatzen dute ingurukoek.

Erreserbatu eta lotsati samarra izan arren, iritzia eman behar zuenean, isilik ez zen geratzen. Apala, besteak errespetatzen zituena eta hartzen zituen ardurak betetzea gustatzen zitzaion. Bere lagunek horrela definitzen dute Joxe Mari: “Ez zen asko hitz egiteko pertsona. Bere ideiak jarrerekin erakusten zituen. Oso langilea zen, alaia eta optimista. Solidarioa, batez ere espetxean zirenekin”.

arrantzale1

Egundaka lagunen azken agurra

Egin egunkaria, 1990eko abuztua

O Piscadore – Arrantzale maitagarri

Arrantzale maitagarri gogoan diat hire irri
Libertatez hain egarri hautatu gure aberri
Arrantzale maitagarri gogoan diat hire irri
Eri à fianc’à tutte e lotte
Sempre aperte le to porte
Per li toi è per l’altre ghjente
Le to sperenze ùn sò spente
Arrantzale maitagarri gogoan diat hire irri
Libertatez hain egarri (assidatu di libertà)
hautatu gure aberri (avii sceltu di lottà)
Arrantzale maitagarri gogoan diat hire irri
È tu ghjendarme cacciadore
Hai tumbatu u piscadore
Ma ùn puderai tumbà
St’arcisete di libertà
Arrantzale maitagarri gogoan diat hire irri
Libertatez hain egarri (assidatu di libertà)
hautatu gure aberri (avii sceltu di lottà)
Arrantzale maitagarri gogoan diat hire irri
Hè la to sola vulintà
Francia di vulè calpighjà
Ma piu chè mai ’em ‘à lottà
Pè fà campà Euskual Herria
Ô piscadore tant’amatu
Per a to terra sì cascatu
Assidatu di libertà
Avii sceltu di lottà
Ô piscadore tant’amatu
Per a to terra sì cascatu

Informazio iturriak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.