Ostiralean euskal presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

a30

Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak abuztuaren 30ean (ostirala), hileko azken ostiralarekin bat, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo du, Mikel Laboa plazan, 20:00etan. Gogoan izan hiru herritar, Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta euren alaba, Xua, Valentziako Picassent espetxean daudela, Usurbildik 600 kilometrotara.

Materiala salgai

Ostiralean bertan ere, Xua gurasoekin etxera! ekimenak, Xua babesteko atera den materiala (kamisetak, txapelak,..) salgai jarriko ditu.

Nor da Xua?

bariazioak

Xua, Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoen alaba da eta jaio zenetik Usurbildik 600 kilometrotara bizi da gurasoekin, Picassenteko (Valentzia) espetxean. Xuak espetxea utzi beharko du datorren urteko urtarrilean, 3 urte bete ostean. Ekainean, Xua gurasoekin etxera! ekimena aurkeztu zen. Usurbilen Nahi Ditugu mugimenduko kideak eta Xua, Olatz eta Patxiren Usurbilgo eta Orioko lagunak elkartu ziren, gurasoak ere haurrarekin batera aska ditzatela eskatzeko (+).

Usurbildik 600 kilometrora

Olatz eta Patxik 12 urteko espetxealdiaren hiru laurdenak beteak dituzten arren, Usurbildik 600 kilometrora Valentziako Picassenteko espetxean jarraitzen dute preso.

  • Xua Lasagabaster Uranga eta Olatz Lasagabaster Anza: VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
  • Patxi Uranga Salbide: VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia

Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak elkarretaratze hauek helburu zehatz batzuekin egiten ditu:

  • Senitartekoei pertsona gisa dagozkien eskubideak modu kohesionatuan zaintzea dute helburu, euren eta denen biziak bermatzeko.
  • Senitartekoei pertsona nahiz errepresaliatu politiko gisa dagozkien eskubideen urraketa etengabearen testigantza eta informazioa ematea. Ezkutatua izan arren, samurragoa ez den errealitate baten testigantza gizarteko eremu guztietara zabaltzeko konpromisoa hartu du elkarteak.
  • Milaka euskal herritarrengan, eta bereziki senitartekoengan, espainiar eta frantziar estatuek darabilten bortxakeria salatzea. Senitartekoek bereziki, eta gizarteak orokorrean, jasaten dituzten bizi baldintzak eta erasoak salatzea euskal gizartearen aurrean, senideek bizi duten errealitatearen bozgorailu izanez
  • Senitartekoen eta beraien borrokaren izaera politikoa nabarmentzeko konpromisoa hartzen dute.
  • Gatazka politikoaren konponbidea bide demokratikoen bitartez aurkitzeko apustu egiten duten eragile sozial eta politikoekin lan egiteko konpromisoa hartu zuten. Gatazkaren konponbideak, zalantzarik gabe, senitarteko guztien etxeratzea ekarriko duelako.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.