Usurbilgo Floxbin industrial metal taldeak irailaren 12an “Hil Arte Bizi” disko berria kaleratuko du

Floxbin1

Usurbilgo Floxbin industrial metal tadeak irailaren 12an (osteguna) argitaratuko du “Hil Arte Bizi” disko berria. Joxeba Agirresarobek, Rafael Bajok, Iñigo Rotetak eta Iñaki Udabek osatzen dute taldea. Iñaki Abuinekin grabatu, nahastu eta masterizatu dute Phantom Studios-etan. Hamar abesti ditu lanak, bat ingelesez eta 9 euskaraz eta Unai Aranak diseinatu du azala. Taldeak jakinarazi du aurki Unai Aranak berak zuzenduriko bideoklipa ere ikusi ahal izango dela. Momentuz  Zure izana abestia da aurreratu dutena.

Kantuak

Floxbin2

  1. Gezurrak
  2. Usteak erdia ustel
  3. Zure izana
  4. Ez ditut maite
  5. Terrorisex
  6. Buruen zirkoa
  7. Hitzak
  8. Intro
  9.  xxx
  10. Suzie Q

Begoña del Tesoren iritzi artikulua

Begoña de Teso (Donostia, Gipuzkoa, 1955) zinema-kritikari eta kazetariak taldearen inguruan iritzi artikulua kaleratu du Diario Vascon, “Atsohitzak rock rock rock and rollean” izenburupean: “Hainbat buru zenbat aburu (atsotitzak dioen legez) baina Floxbin taldekoak bat datoz baxua jotzen zuen abeslari eta musikariarekin. Izan ere, Usteak erdia ustel sortzeari ekin ziotenean soinua bai zela thrash oso thrash (zeharo agresiboa, erabatekoa, hardcore antzekoa) baina apurka apurka, abestiak rock&rollera bideratu zituzten Denboraren eta gitarra riff eder batzuen poderioz, Motorheaden benetako soinuaren ildo beretik doan kanta bilakatu arte.”

Iritzi artikula osoa irakurtzeko: diariovasco.com

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.