Irailaren 6an egingo den Masusta Kofradiaren Eguneko afarian izena emateko epea zabalik

Masusta20182018ko Masusta Kofradiaren Egunean parte hartu zuten herritarrak

Irailaren 6an (ostirala) Masusta Kofradiak antolatuta Masusta Kofradiaren Eguna ospatuko da. Artzabalen afaria egingo da, 21:00etan hasita. Ekimena irekia dela adierazi dute antolatzaileek eta beraz, nahi duen herritarrak parte hartu dezake (aldez aurretik izena eman behar da).

Masusta Kofradia 2007. urtean sortu zen bost lagunekin. Geroztik, urtez urte ospatzen da irailean Masusta Krofradiaren Eguna. Aurten, 17. kofradea izendatuko da, jai eta kantu giroan.

Egitaraua

  • Afari irekia Artzabal tabernan.
  • Kofradegaiaren aurkezpena.
  • Jantzi banaketa eta janztea.
  • Masustaren propietateen irakurketa.
  • Kofrade berriaren zin egitea.
  • Hurrengo urterako kofradegaiaren izendapena.
  • Masustaren ereserkia.
  • Dena jai eta kantu giroan ospatzen da.

MASUSTAREN ERESERKIA

Larraren fruitu da bera
garaian zein ugaria!
ale txikiena ere
elikagaiz da haundia.
Horregatik, guk, zaleok,
izan dugu ausardia
Usurbilen eratzeko
masustaren kofradia.

Masusta heldu denean
beltza da bainan garbia
elikatzeaz gainera
arazten duen jakia.
Horregatik, guk, zaleok,
izan dugu ausardia
Usurbilen eratzeko
masustaren kofradia.

Erromatarrek zioten
oso estimu handia
guk ere gora dezagun
merezi duen guztia.
Horregatik, guk, zaleok,
izan dugu ausardia
Usurbilen eratzeko
masustaren kofradia.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.