G7aren kontra-gailurrean atxilotu dituzten herritarrak askatzeko gaur manifestazioa Donostian

G7EZ Donostia

G7aren kontra-gailurrean atxilotuta dauden herritarrak askatzeko hainbat deialdi egin dira gaurko:

  • Donostian manifestazioa: 19:00etan Boulevardetik.
  • Bilbon elkarretaratzea: 19:00etan Frantziako Kontsulatuaren aurrean.
  • Iruñean elkarretaratzea: 20:00etan Nabarrerian.

Astelehenean ere elkarretaratzeak egin zituzten G7aren kontra-gailurrean atxilotutako norbanakoak askatzeko exijituz, besteak beste Irun, Donostia, Larrabetzu edo Markina-Xemeinen. Kontra-gailurreak iraun bitartean eman diren eskubideen urraketak eta eremuaren militarizazioa ere salatu dituzte.

Cristophe Castaner Frantziako Barne ministroak emandako informazioaren arabera, 164 izan dira mobilizazioetan poliziak atxilotu eta identifikatutako pertsonak. Sare Antifaxistak emandako datuen arabera, atxilotuak 104 izan dira: 85 ostirala eta larunbata bitartean, eta 19 igandean. Komite Internazionalistak adierazi duenez, horietatik bost espetxeratuak izan dira. Horrez gain, bi pertsona herrialdetik kanporatu dituzte.

Joseba ALvarez G7 Ez plataformako eta Sortuko kidea ere atxilotuta eraman zuten larunbatetik iganderako goizaldean, poliziak errepide kontrol batean geratu eta gero. Goi-bilera burutu bitartean Ipar Euskal Herrira sarrera ukatua zuela jakinarazi zioten. Alvarezek ez zuen ordurarte debekuaren berririk izan. Poliziak halakoetan Frantzian egoteko eskubiderik ez dugun euskaldunen zerrenda bat zuela jakinarazi zuen aske geratu zenean. Zerrendak 500 bat pertsona barnebiltzen ditu, adieraztitakoaren arabera.

Zazpi puntuko aldarrikapena, G7ko agintarientzat

G7EZ BiarritzArg.: G7 EZ plataforma

Biarritzeko Ozeano Hirian prentsaurrekoa eman zuten astelehenean, goi bileraren eta kontra-gailurraren azken egunean, G7 EZ eta Alternatives G7 plataformek. Bertan, zazpi puntuko aldarrikapen gutuna irakurri zuten, zeinak hizpide zituen klima larrialdia, merkataritza, nazioarteko erregulazio demokratikoaren beharren aurrean egin beharrekoak, patriarkatua, guden areagotzea,  dumping-a eta zerga ihesa eta multinazionalen hegemonia. Guzti horren aurrean, beste mundu bat posible dela aldarrikatu zuten.

Prentsaurrekoaren ondoren, Biarritzera bidea hartu zuten 40 lagunek, “G7 ez, alternatiba bai” lemapean egindako manifestazioan. Helburua Biarritz erdialdera heltzea zen, agintariei zazpi puntuko gutuna helarazteko. Bidean, baina, polizia frantsesarekin topo egin eta aurrera egin ezinik geratu ziren. Zazpi minutuko eserialdia egin zuten bertan, gutunak barnebiltzen zituen zazpi proposamenak irudikatzeko. Poliziaren aurrean irakurri zituzten aldarrikapenak Aurelie Trouve, Itziar Fernandez eta Eñaut Aramendik. Azkenean, idatzia polizia operazioaren arduradun batek hartu zuen.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.