Usurbilgo Udalak antolatuta irailaren 7an ‘Harria Hitz’ bisita gidatua

Harria Hitz

Irailaren 7an (larunbata), Usurbilgo Udalak antolatuta, Harria Hitz bisita gidatua egingo da. 60ko hamarkadara bidaia (eta gogoeta) egingo da: “Euskal tradizioa eta modernitatea ederki uztartu dituen herria da Usurbil, baita euskal sorkuntzarekin konprometitutako herria ere. Harria Hitz ibilbideak, herrigunean ikus daitezkeen zenbait elementuren bitartez, Usurbilek euskal kultura garaikidearen susperraldian jokatutako papera ezagutaraztea du helburu”. Zumeta Arte Estudioa eta TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokoa ezagutzeko aukera izango da, herriko kale eta monumentu nagusiez gain, 10:00etatik aurrera. Bisita doakoa izango da. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da (25 lagun, gehienez).

Bisita gidatua Usurbilgo frontoian hasiko da: Dema Plaza, Udarregiren omenezko eskultura, Zumetaren murala, Mikel Laboa Plaza, Tapiaren murala, Askatasuna Plaza eta Sagardoaren Monumentua, besteak beste. Hamaiketan Zumetaren Arte Estudioa bisitatuko da. Jose Luis Zumeta margolariak eta bere alaba Usoak partekatutako espazioan murgiltzeko aukera izango da. Hamabi eta erdietan TXTXTX Txokoaldeko Txalaparta Txokora egingo dute. Oreka TX taldeko txalapartariek Usurbilen entseatzeko eta erakustaldiak egiteko daukaten gunea ezagutzeko aukera izango da. Ordubietarako amaituko da larunbateko bisita.

Egitaraua

  • 10:00 Usurbilgo frontoian elkartu
  • 10:05 HARRIA HITZ bisita gidatua herrigunean
  • 11:15 Zumeta Arte Estudiora bisita
  • 12:35 TxTxTx Txokoaldeko Txalapartaren Txokora bisita

Datozen bisita gidatuak

Irailaren 28an egingo dute hurrengo Harria Hitz bisita gidatua. Dzirt-Dzart ekimena proposatu dute. Euskal sorkuntza gai hartuta marrazkilaritzaren inguruko bisita eskainiko dute. Horretarako hainbat marrazkilari eta aurkezle gonbidatuko dituzte bat-bateko marrazkilaritza erakustaldia egiteko. Harria Hitz ibilbidea ere jarraituko dute saio horretan.

Informazioa eta erreserbak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.