Gaur arratsaldean Nagorek, Jonek, Alexek, Iñakik, Josuk eta Odeiek Kontxako Banderako sailkatze estropadetan parte hartuko dute

2019ko estropadak.jpg

Gaur (abuztuak 29), 17:30etatik aurrera,  Kontxako Banderako sailkatze estropadak (emakumeak eta gizonak) jokatuko dira Donostian. Donostiako estropadak urtero egiten dira iraileko lehen bi igandetan Kontxako badian. Lehen igandearen aurreko ostegunean, Kantauri itsasoko ertz osoko traineruek –24 arte– lehiatzen dute denboraldiko estropada ospetsuenean parte hartzeko jokoan dauden zazpi plazetako bat eskuratzeko.

ETB1n eta eitb.eus-en zuzenean

Aurtengo Kontxako Banderako sailkatze estropadan herriko arraunlari bat baino gehiago lehiatuko dira arraun talde ezberdinetan. Lehenbizi emakumezkoak lehiatuko dira 17:30ean. Ordu erdi beranduago abiatuko da gizonezkoen taldeen sailkatze proba. 16:30etatik aurrera ETB1n eta eitb.eus-en zuzenean ikusteko aukera egongo da. Emakumezkoen estropadetan 20 talde lehiatuko dira eta gizonezkoetan 23 talde. Bietan zazpina ontzi baino ez dira sailkatuko gaur, donostiarrekin batera Kontxako Bandera jokatuko den bi jardunaldietarako.

herritarrak arraunean

Nagore Arruti

Nagore Arruti (1984-10-14), Donostiarra taldean

Jon Agirrezabala

Jon Agirrezabala (1977-04-05), Donostiarra taldean

Alex Udabe

Alex Udabe (1983-12-30), Hondarribia taldean

Iñaki Errasti

Iñaki Errasti (1979-02-12), Ondarroako taldean

Josu Ostolaza

Josu Ostolaza (1991-12-10), Orioko taldean

Odei Arrizabalaga

Odei Arrizabalaga (1989-03-10), Orioko taldean

KONTXAKO BANDERAREN SAILKATZE PROBA

Emakumezkoak: 20 talde

  • Ordua: 17:30.
  • Probaren luzeera: 1,5 milia.
  • A multzoa: Deusto-Tecuni-Bilbao, Gu Arraun, Hibaika Jamones Ancin, Hondarribia Bertako Igogailuak, Isuntza-Elecnor-Cikautxo, Kaiku Aguren, Orio Babyauto, San Juan Iberdrola, Tolosaldea, Zumaia-Salegi jatetxea.
  • B multzoa: Cabo, Club de Regatas Salgado Perillo, Club do Mar de Mugardos, C.R Mecos-Coruxo-Isabel, Hercos Colindres, Hernani Mitxelena Mekanizatuak, Lapurdi, Nautico de Riveira, Ondarroa Cikautxo, SD Tiran Pereira.

Gizonezkoak: 23 talde

  • Ordua: 18:00.
  • Probaren luzeera: 3 milia.
  • A multzoa: Astillero, Bermeo Urdaibai Avia, Cabo, Go Fit Hondarribia, Kaiku Ugaren, Lekittarra-Elecnor-BM, Ondarroa-Cikautxo, Orio-Babyauto, San Pedro-Serkom, Santurtzi-Iberdrola, Zarautz-Babyauto, Zierbena Bahias de Bizkaia.
  • B multzoa: Arkote Helvetia, C.R Mecos Isabel, Club de Remo Ares, Deusto-Tecuni-Bilbao, Getaria, Lapurdi, Mutriku, S.D.R Pedreña-Grupo Dynasol, San Juan, SD Tiran Pereira, Zumaia-Delteco.

2019ko Kontxako Banderaren sailkatze-estropada: Oinarriak

2019ko Kontxako Banderaren sailkatze-estropada: Parte-hartzaileak

2019ko Kontxako Bandera: Estropada Eremuen Planoak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.