Kontxako Banderarako lehian ariko diren traineruak nortzuk izango diren erabakita geratu da

Kontxako estropada 2019Vicky Piñeiro Orioko aurrekalaria, ziaboga ematen, atzo, Donostiako Badian, Kontxako Banderako sailkatze estropadan. (Arg.: Juan Carlos Ruiz/Foku) 

Datozen bi igandeetan Kontxako Banderarako lehian ariko diren traineruak nortzuk izango diren erabakita geratu da. Atzoko saioan, Kontxako Banderako sailkatze estropadetan, emakumezkoen kasuan Orioko traineruak egin zuen denborarik onena eta gizonezkoetan Ondarroako traineruak. Guztira 43 ontzik hartu zuten parte Kontxako Banderarako sailkatze estropadan; 20k emakumezkoetan eta 23k gizonezkoetan.

Erlojuaren aurkako proba izan zen, eta, minutu bateko tartearekin atera ziren traineruak txandaka; emakumezkoak 17:30ean eta segidan, gizonezkoak. Aurreikuspenak betez, itsaso narratsarekin eta ipar-ekialdeko haizearekin jokatu zituzten estropadak arraunlariek. Baldintzak egokienak izan ez baziren ere, ez zen ezusteko handirik izan Kontxarako sailkatu diren taldeen artean.

6 usurbildar arraunean

Bi igandeetan Kontxako Banderarako lehian 6 herritar arraunean jarraituko dute:

  • Nagore Arruti (Donostiarra)
  • Jon Agirrezabala (Donostiarra)
  • Alex Udabe (Hondarribia)
  • Iñaki Errasti (Ondarroa)
  • Josu Ostolaza (Orio)
  • Odei Arrizabalaga (Orio)

Ondarroa pozez

Urteetan pilatutako emozioek gainezka egin zuten Donostiako portuan. 23 urte dira Ondarroako “Antiguako Ama” ez zela sailkatzen Kontxako Banderarako, eta, haren historian aurrenekoz, sailkatze estropada irabazita, gainera. Negarra egin zuen Iñaki Errasti entrenatzaileak trainerua arrapala parera iritsi eta lehorrera salto egin baino lehen. Urtea osoan pilatutako tentsioak, egindako sakrifizioak, atzo kanpoan utzi behar izan zituen arraunlariekiko enpatia eta maitasuna, iazko arantza, 2,66 segundogatik sailkatu ez izana…

Kontxarako sailkatu diren taldeak eta egindako denborak

Emakumeak

  1. Orio ,11:12,99
  2. Arraun Lagunak, 11:31,06
  3. Hibaika,  11:35,02
  4. Zumaia, 11:38,64
  5. Hondarribia, 11:42,72
  6. San Juan, 11:42,88
  7. Nautico de Riveira, 11:45,1
  8. Donostiarra (zuzenean)

Gizonak

  1. Ondarroa, 20:15,58
  2. Orio, 20:22,6
  3. Santurtzi, 20:22,9
  4. Hondarribia,  20:24,9
  5. Kaiku, 20:26,8
  6. Urdaibai, 20:26,86
  7. Zierbena,  20:32,16
  8. Donostiarra (zuzenean)

Irailak 1eko estropadetako txandak

Sailkapen proba amaitzean datorren iganderako taldeak osatzeko zozketa egin zuten Donostiako udaletxean. Emakumeen estropada goizeko 11:00etan hasiko da eta  gizonena, eguerdiko 12:00etan.

Emakumeak

  • Lehen txandan: Hondarribia, Donostiarra, Orio eta Hibaika.
  • Bigarren txandan: Nautiko de Ribeira, Arraun Lagunak, San Juan eta Zumaia.

Gizonak

  • Lehen txandan: Kaiku, Urdaibai, Orio eta Santurtzi
  • Bigarren txandan: Ondarroa, Donostiarra, Zierbena eta Hondarribia.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.