Irailaren 16tik aurrera epaituko dituzten 47 euskal herritarrei babesa emateko hainbat ekimen

Etxean Nahi Ditugu irailaArg.: Noaua!

Pasa den ostiralean Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak, hileko azken ostiralarekin bat, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuen. Herritar ugari bertaratu zen eta herrian ditugun bi euskal preso eta euren alabari eta senideei elkartasuna adierazi zieten. Gogoan izan hiru herritar, Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta euren alaba, Xua, Valentziako Picassent espetxean daudela, Usurbildik 600 kilometrotara.

Usurbildik 600 kilometrora

Olatz eta Patxik 12 urteko espetxealdiaren hiru laurdenak beteak dituzten arren, Usurbildik 600 kilometrora Valentziako Picassenteko espetxean jarraitzen dute preso.

  • Xua Lasagabaster Uranga eta Olatz Lasagabaster Anza: VALENCIA III. Centro Penitenciario (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia
  • Patxi Uranga Salbide: VALENCIA III. Centro Penitenciario. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent – Valencia

47 euskal herritarren aurkako epaiketa

Elkarretaratzearen amaieran, irailaren 16tik aurrera 11/13 sumarioaren baitan Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitzen hasiko diren 47 euskal herritarren berri eman zen. Hauek zigortzearen arrazoia euskal presoen eskubideen defentsan aritzea izan da eta ondorioz, fiskalak guztira 601 urteko espetxe zigorra eskatu du. Egoera honen aurrean,  47 herritar hauei babesa adierazteko ekimenak iragarri dituzte datozen asteetarako: “Irtenbidera, etorkizuna askatu” sinadura eta laguntza bilketa, eta irailaren 14an Bilbon deitu den manifestaziora joateko autobus zerbitzua antolatu da Usurbildik (ohiko tokietan eman daiteke izena).

47akHerrian4

laguntza ekonomikorako deia

Irailaren 16an hasiko den epaiketa gutxienez hiru hilabetez luzatuko dela aurreikusten da. Defentsa juridikoak, Madrilerako joan etorriek, egonaldiek eta salaketek eragingo dieten 350.000 euroko gastuari aurre egin beharrean aurkituko dira 47 auziperatuak. Horregatik, laguntza ekonomikorako deia egin dute. Diru ekarpenetarako ondoko kontu zenbakia ireki dute: ES82 3035 0057 9205 7005 9033 (Laboral Kutxa).

47akHerrian3

DEIALDIAK

Irailak 6, ostirala

47akHerrian5

  • 12:00 sindikatuen mobilizazioak: Donostian Alderdi Ederren, Bilbon Eliptika plazan, Gazteizen Andra Mari Zurian eta Iruñean Udaletxe plazan.

Irailak 8, igandea

47akHerrian7

  • 13:30 Manifestazioa Donostian, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldi amaieran.

Irailak 14, larunbata

47akHerrian6

  • 15:00 Autobus zerbitzua Oiardo Kiroldegi paretik Bilbon deitua dagoen manifestaziora. Izen ematea ohiko tabernetan, irailaren 12ko arratsaldeko 16:00ak arte.
  • 17:30 47akherrian manifestazioa Bilboko Kasillatik.

Irailak 27, ostirala

  • 20:00 Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak antolatuta, euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

MANIFESTUA: Irtenbidera, etorkizuna askatu

“47 euskal herritar epaituak izango dira datorren irailetik aurrera eta, guztira, 601 urtetako zigor eskaerari aurre egin beharko diote. Gertakizun larri honen aurrean honako hau adierazi nahi dugu:

47 euskal herritarrak eta beraien jarduerak zigortu nahi dituen epaiketa hau, lehen bezala orain, lekuz kanpo, garaiz kanpo eta euskal jendartearen bake eta justizia nahietatik kanpo dagoela salatzen dugu.

Euskal jendarteak aurrera egin nahi du eta etorkizunari behar bezala ekiteko iraganeko zauriak ixtea eta korapiloak askatzea ezinbestekoa da. Ez ditugu kate berriak asmatu behar eta ez dugu gehiago estutuko gaituen korapilorik nahi. Ez dugu bidean harri berririk behar, ez dugu min eta zauri berririk irekitzerik nahi. Zalantzarik gabe, konponbideari begira dagoen herria da hau, aurrera egiten ari den herria, eta ez gaude prest atzera eraman nahi gaituen egoerarik onartzeko.

Elkarbizitza, bakea eta justizia jendarte ororen altxor preziatua dira, baita gurea ere. Euskal jendartearen nahi horri erantzun behar diogu eta gatazka logika batean asmatutako eta abian jarritako prozedurak eten behar ditugu, eraikitzen ari garen orainaldia kutsatu ez dezaten.

Jendarte berri bat eraiki nahi dugu, sinistuta baikaude urteotan garatu ditugun baloreak eta eskubideekiko sentsibilitatea izango direla bestelako herri bat sortzeko zimendua: norbanakoen giza eskubideak, eskubide kolektiboak, elkartasuna, enpatia eta elkar bizitza. Etorkizuna guztion artean, elkarrizketaren bidez eta eskubide ororen errespetoan oinarrituta eraiki behar dugun etxea da eta guztiok gara ezinbestekoak, guztiok elkarrekin bizi behar dugun etxea baita.

Horregatik, hau sinatzen dugunok ez gara epaituak izango diren 47 lagun hoiengatik soilik ari. Euskal Herrian bizi garen norbanako, eragile eta erakunde guztiok osatzen dugun euskal jendarte zabal eta anitzak hartutako bidean aurrera egiten jarraitu dezan ari gara. Horregatik honakoaren bitartez, epaiketa hau salatzeaz gain irailaren 14 manifestazioarekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu.

Bihur dezagun iraganera eraman nahi gaituen epaiketa hau etorkizunerako ate. Irten bidera. Askatu dezagun etorkizuna, guztion erronka da”.

Makrokanta

11/13 makroepaiketaren aurka eta konponbidearen alde egindako ekarpen musikala: Makrokanta

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.