Euskal Herriko 8 talde lehiatuko dira irailaren 8an hasiko den 56. Enrike Abril Errebote Txapelketan

errebotea

Irailaren 8an (igandea) 56. Enrike Abril Errebote Txapelketa hasiko da, 2019-20 denboraldia. Aurtengo txapelketan Euskal Herriko 8 taldek eman dute izena eta bi multzotan jardungo dute:

A MULTZOA

  1. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
  2. Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
  3. Noizbait (Hazparne, Lapurdi)
  4. Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)

B MULTZOA

  1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
  2. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
  3. Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
  4. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)

itzuli bateko ligaxka

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 8ko jardunaldian hasi eta 22kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.

kanporaketen fasea

Ondoren, kanporaketen fasea etorriko da. Bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2). Irailaren 29ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak.

finala

Eta irabazleek finala jokatuko dute, urriaren 6ko jardunaldian, Villabonako Errebote plazan (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).

Iraileko Agenda

Hauek dira Zubietan jokatu diren partidak:

  • Irailak 8, igandea: Zubieta – Zaharrer Segi
  • Irailak 15, igandea: Zubieta – Hazparne.
  • Irailak 22, igandea bi partida: Zubieta – Behar Zana eta ondoren, Hazparne – Zaharrer Segi.

2018an zubietarrak garaile

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Goran: Josu Aizpurua, Ugaitz Rezola eta Joseba Aizpurua. Behean, Unai Azpiroz eta Jon Argote. Arg.: Noaua!

Iazko Enrike Abril errebote lehiaketako txapelduna Zubieta taldea izan zen. 13-9 irabazi zion Zubieta taldeak Donibane Lohitzuneko Luzean taldeari. Bost final jokatu ostean, seigarrengoan irabazi zuen lehen aldiz txapela Zubietak.

6 final, txapela bat eta 5 aldiz azpitxapeldun

Zubieta taldeak 6 final jokatu ditu guztira; txapel bat du (iazkoa) eta 5 aldiz izan da azpitxapeldun. Luzeanek, iaz galdu arren, txapel gehien izaten jarraitzen du: 17, eta beste 11 aldiz izan da txapeldunorde. 28 final jokatu ditu, beraz, eta 2012tik gaur egun arte guztietan izan da. 2018ko edizioan Euskal Herriko lau talde lehiatu ziren: Gipuzkoako Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta); eta Lapurdiko Luzean (Donibane Lohizune).

  • Luzean, 17 txapela (11 aldiz txapeldunorde)
  • Aviron Bayonnais, 14 txapela (6 aldiz azpitxapeldun)
  • Kapito Harri, 11 txapela (7 aldiz txapeldunorde)
  • Behar Zana, 4 txapela (8 aldiz txapeldunorde)
  • Noizbat, 4 txapela (7 aldiz azpitxapeldun)
  • Endaiarrak, 2 txapela (behin txapeldunorde)
  • Zaharrer Segi, txapela bat (behin azpitxapeldun)
  • Yoko Garbi, txapela bat (6 aldiz azpitxapeldun).
  • Zubieta taldea, txapela bat (5 aldiz azpitxapeldun)

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.