Igandean Donostian egingo den “Errausketa=Klima aldaketa” giza-katean parte hartzeko deia

I8 giza katea erraustegia ez

Donostia Bizirik eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta, igande honetan (irailak 8), Kontxako estropaden egunean, giza katea egingo da: “Lortsagarria! Errausketa=klima aldaketa” lemapean. Giza katea 11:30ean hasiko da, Donostiako Alderdi Ederren, hondartzara jaisteko sarreran. Usurbilen ere herritarrei dei egin zaie bertara gerturatzeko. 

Erraustegia I8-2Donostian egindako prentsaurreloa (Arg.: Noaua!)

Atzo (irailak 3), Errausketaren Aurkako Mugimenduak prentsaurrekoa eskaini zuen Alderdi Ederren, hondartzarako jaitsieran eta bertan igandeko giza-katearen berri eman zuten. Errausketaren aurkako giza-katea, etsipenaren aurka, lotsagarritzat jotzen duten hondakinen errausketa geratzea helburu izango duela adierazi zuten mugimenduko kideek. Deitzaileek aurtengo giza-katea berezia izango dela adierazi zuten, egoera berri baten aurrean aurkitzen garelako. Zubietako erraustegia eraikia eta martxan jartzear baitago.

Prentsaurrekoan irakurritako oharra

“Aurreko urte askotan bezala Errausketaren Aurkako Mugimenduak, talde politiko, ekologista, sindikatu eta abarren laguntzaz, giza katea antolatu du irailaren 8an goizeko 11:30ean Kontxako hondartzan.

Aurtengoan egoera berri baten aurrean aurkitzen gara: Donostiako erraustegia eraikita dago eta edozein egunetan hasiko da zaborra erretzen. Honek ez du aldatuko gure borroka eta aldarrikapena berbera izango da: erraustegia gelditu. 2018an Gipuzkoan sortutako errefusa erraustegiak erre dezakeenaren erdia izan da gutxi gorabehera eta gutxitzeko joerarekin jarraitzen du urtez urte. Galdera zuzena doakie gure agintariei eta erraustegia kudeatuko duen Urbaser enpresa txinatarrari: nola osatuko duzue eraikitako monstruoa elikatzeko beharrezkoa den zaborra? Zaborra inportatzen hasiko al zarete Europako hainbat erraustegiek egiten duten moduan?

Erraustegiak zabor gehiago behar du erre ahal izateko, nahiz eta Donostiak egiten duen ekarpena ikaragarria izan: 2018an Donostia izan zen biztanleko errefus gehien sortu zuen Gipuzkoako herria (288 kg), beste herri gehienek 100 kg biztanleko sortu zuten bitartean eta bataz bestekoa 160 kg izan zenean. Donostiako Udalak duen jarrera salatu behar dugu, azken lau urteetan ez baitu ezer egin egoera nazkagarri hau aldatzeko; baina ulergarria da haien ikuspegitik: Donostiak bakarrik erraustegiak behar duen erregaiaren zati handiena sortzen du eta Gipuzkoa beste herri gehienen bidea jarraituz gero, are eta larriagoa litzateke erretzeko zabor eskasia. Donostiak erraustegia behar du eta erraustegiak Donostia behar du!

Askotan hitz egin dugu erraustegiak airea eta lurra kutsatuko dizkigula, gaixotasunak sortuko dituela… Gaurkoan erraustegiak isuritako gasek klima aldaketan izango duten eragina azpimarratu nahi dugu. Erraustegian erretako zabor kilo bakoitzeko gutxi gorabehera kilo bat CO2 sortuko da eta erraustegiak urtean isuriko dituen nitrogeno oxido kopurua 150.000 turismo dieselek, bakoitzak 10.000 km eginez aireraturikoaren parekoa izango da. Gogoratu hauek direla, metanoarekin batera, gure planeta galbidera daramaten gas kaltegarrienak. Ikuspegi honetatik ere erraustegia izango da Gipuzkoako enpresa kutsagarrienetakoa, klima aldaketa areagotzen gehien lagunduko duena.

Gure agintariei klimari buruzko hitz potoloez gain, benetako neurriak ezartzea eskatzen diegu, eta neurri hauek ekonomia zirkularraren bidetik pasa behar dute nahita ez: murriztu (batez ere plastikoen erabilpena), berrerabili, birziklatu, konpostatu eta geratzen den errefusa egonkortu ondoren zabortegira bidali.

Gure seme-alabentzat, gure bilobentzat planeta bizigarria nahi baldin badugu, ezin dugu biharko utzi. Berehala hasi behar dugu gure ohiturak aldatzen eta politikari eta agintariei eskatzen utz dezatela alde batera negozioen bidea eta etorkizun jasangarri baten alde jar ditzatela bitartekoak.

Ez dugu etsiko: planeta bizigarri baten alde gaude eta horregatik ezin dugu onartu erraustegia”.

Abuztuan mugimendua

Erraustegia

Gogoratu, abuztuan zehar Zubietako erraustegiaren eraikinaren gunean, bertako tximini batetik kea ateratzen hasi zela. Zehazki TMB (Tratamendu Mekaniko-Biologikoa) eraikinetik atera zen kea. Badirudi probaldi fasean zeudela. Abuztu amaieran edo irailean jarri nahi dute martxan erraustegia eta urte amaierarako, Zubieta gaineko hondakinen kudeaketarako azpiegitura guztiak martxan egon daitezke. Tratamendu Mekaniko Biologiko (TMB) plantara apirilaren 25ean heldu ziren lehen kamioiak. Ordutik, antza 3.500 tona  bainogo gehiago zabor galbahetu dituzte (ura eta metalak baztertu ez direlako erregai onak) eta hemendik gutxira zabor kiloak errausten hasi daitezke (ez badira dagoeneko hasi).

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.