Igandean Kontxako banderaren bigarren jardunaldian usurbildarrak arraunean arituko dira

 

2019ko estropadak

Pasa den igandean, Kontxako 12. Banderaren lehiaketako lehen jardunaldia jokatu zen. Emakumezkoen lehiaketan Orioko traineruak denborarik onena egin zuen eta gizonezkoetan Hondarribiako traineruak. Igande honetan (irailak 8) berriz bigarren jardunaldia jokatuko da. Emakumezkoen estropadak 11:00etan hasiko dira eta ordubete beranduago gizonezkoena. ETB1etik eta eitb.eusen 10:45etik aurrera ikusteko aukera izango da eta arratsaldean, 19:00etan, irabazleei egingo zaien harrera ere zuzenean jarraitu ahal izango da.

6 usurbildar arraunean

Igandean Kontxako Banderarako lehian 6 herritarrek parte hartuko dute:

  • Nagore Arruti (Donostiarra)
  • Jon Agirrezabala (Donostiarra)
  • Alex Udabe (Hondarribia)
  • Iñaki Errasti (Ondarroa)
  • Josu Ostolaza (Orio)
  • Odei Arrizabalaga (Orio)

Berdintasun konpromisoa

Kontxako estropadak 2019Kontxako banderen aurkezpen argazkia

Kontxako Banderaren antolatzaileek berdintasunarekin konpromisoa mantenduz, edizio honetan ere 2018. edizioko diru-sari kopuru berberak banatuko direla iragarri dute. Bi modalitateak kontuan hartuta, guztira 83.000 euro banatuko dira. Lehen postuan sailkatutako traineruek 24.000 euro eta bandera irabaziko dituzte.

Sari horietaz gain, 2019an, Adegi erakundeak emandako Adegi Enpresa Kultura  Berria Saria izeneko sari berezi bat izango da. Azken bi estropadetan denbora onena lortzen duen traineru gipuzkoarrak 5.000 euro eta trofeoa irabaziko ditu.

baliabide teknikoak

Aurtengo edizioan, orain arte erabili izan diren baliabide teknikoez gain (video-finish, kronometroak, pisaketa, megafonoak, GPS…), Kontxako Banderak TKE ligak ezarritako semaforo bidezko irteera-sistema erabiltzen da, lehiakide bakoitzaren estropada-denboraren zenbaketa ahalik eta zehatzena izateko helburuarekin.

Estropadak ikusteko Sarrerak

Estropadak Pasealeku Berritik, Urgull menditik, Kaitik eta Alderdi Ederretik ikusteko sarrera erosi beharko da:

  • 4 euro sarrera orokorra (Donostia Kulturako txartela aurkeztuz gero %10eko deskontua)
  • 2 euro sarrera murriztua (langabeak, pentsiodunak eta 30 urtetik beherakoak)
  • 12 urtetik beherako haurrak doan
  • 8 euro tribunako sarrera (6 urte arteko haurrak doan, eserlekurik okupatzen ez badute)

Lehen jardunaldiaren denborak

Emakumeak

Kontxako bandera emakumeak lehen jardunaldia

Gizonak

Kontxako bandera gizonak lehen jardunaldia

Estropada eremuen planoak

Emakumeak

Kontxako bandera emakumeak

Gizonak

Kontxako bandera gizonak

Informazio gehiago: donostiakultura.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.