Irailaren 15ean ospatuko den 12. Usurbil Baxurde Krossean izena emateko epea zabalik

Baxurde txiki lrosa 2019

Baxurde Txiki U.T.T.-k antolatuta, irailaren 15ean (igandea)  12. Baxurde Krossa ospatuko da Usurbilen, 10:30etatik aurrera. Lasterketa honetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, irailaren 14 arte (larunbata) eta 12€ ordaindu beharko da. Bi leku hauetan eman daiteke izena: Usurbilgo Oiardo Kiroldegian edo Kronoak.com atarian. Helduen lasterketaren ondoren umeem krosa egingo da (doan).

Helduen krosa

Aurten distantzia bakarra antolatu da eta ibilbideak 10,75 kilometro izango du. Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga eta gehienean laua izango da, aldapa batzuk medio eta asfalto, hormigoi edo arri-txintxarreko bideen artean igaroko da. Irteera eta helmuga herriko frontoian izango da.

Baxurde txiki lrosa 2019-1

Dutxak eta kontsignak

  • Dutxak: Oiardo Udal Kiroldegian (Gernika ibilibidea) 9 zenbakian dutxak izango dira.
  • Kontsignak: Erropa uzteko leku bat izango da lasterketaren irteeratik gertu, frontoian, Mikel Laboa plazaren ondoan.

DORTSALEN BANAKETA ETA INSKRIPZIOAK

Dortsala eta txipa lasterketa egunean bertan banatuko dira frontoian, Mikel Laboa plazaren ondoan, goizeko 09:00tatik aurrera. Internetez gain Oiardo kiroldegian ere izena eman daiteke hartarako jarriko diren inprimakiak beteaz. Larunbata, irailak 14 izango da apuntatzeko azken eguna.

ZERBITZUAK

  • Parte hartzaile guztientzat asegurua.
  • Probaren erdian ur-hornidura.
  • Froga amaieran hamaiketakoa.
  • Dutxa zerbitzua kiroldegian bertan.
  • Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria.
  • Parte hartzaile guztientzat oparia.

Sariak

Parte hartaile guztien artean zozketa bitartez hurrengo opariak egingo dira:

  • Arrospide kutixi Otarra.
  • Kentuenen bazkaria 2 lagunentzat.
  • Patrin bazkaria 2 lagunentzat.
  • Artzabalen bazkaria 2 lagunentzat.
  • Laukoteko 2 tarta.
  • Marijen erropa erosteko 50€ko bi bale.
  • Mariscos Bruñoko marisko otarra.
  • Aizpuruako maleta.
  • Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.

UMEEN KROSSA

  • Eskola kirolaren legea dela eta, lasterketan eskualdeko edo aldameneko eskualdeko umeek parte hartu ahalko dute besterik ez (Donostialdea, Tolosaldea, Azpeitialdea eta Irunaldeakoak).
  • Lasterketak ez dira lehiakorrak izango.

ORDUTEGIAK

  • 12:00etan irteera bateratu bat egingo da Benjamin (2010/2011, 8-9 urte) eta Alebin (2008/2009, 10-11 urte) kategoriko umeentzat eta 600 metroko zirkuitu bati bira bat emango diote, lehen erdia antolakuntzagatik bideratua izanez eta bigarren erdia beraien erritmora joaten utziko zaie, beti antolakuntzaren begiradapean.

Baxurde txiki lrosa 2019-2

  • 12:10etan irteera bateratu bat egingo da Infantil (2006/2007, 12-13 urte) eta Kadete (2004/2005, 14-15 urte) kategoriko umeentzat eta 1000 metroko zirkuitu bati bira bat emango diote eta beraien erritmora joaten utziko zaie hasieratik, beti antolakuntzaren begiradapean.

Baxurde txiki lrosa 2019-3

  • Prebenjaminen artean ere urtero bezala, 200m-ko lasterketa bat antolatuko da, denbora guztian antolakuntzagatik bideratua izanez. Adin hontako umeak, egunean bertan apuntatu ahalko dira probara.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.