Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan Asier Azpiroz zubietar bertsolariak eta Inaxio Usarralde aginagar gai-jartzaileak parte hartuko dute

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa1
2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irailaren 14an hasi (Oñatiko Santa Ana Antzokian) eta abenduaren 14an (Donostiako Illunben) amaituko  da; hiru hilabete iraungo ditu txapelketak. Guztira 16 saio izango dira eta 48 bertsolarik hartuko dute parte. Saio guztietarako sarrerak zein bonuak irailaren 2tik daude salgai. 48 bertsolari horietatik, 34 bertsolarik maiatzean jokatu zen Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasean eskuratu zuten txapelketarako txartela. Gainontzeko 14 bertsolariek duela lau urteko finalaurrekoetara sailkatuta eskuratu zuten txartela. Horiez gain, 15 gai jartzaile, 16 epaile eta 4 idazkari eta laguntzaile ugari izango dira txapelketan lanean.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

Bi herritar Txapelketan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan bi herritarrek parte hartuko dute, bata bertsolari moduan, Asier Azpiroz Iztueta zubietarra eta bestea, gai-jartzaile moduan, Inaxio Usarralde Aranzadi aginagarra.

Asier Azpiroz Iztueta (Zubieta, 1991)

Asier Azpiroz IztuetaJarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatua eta lanbidez irakaslea. Añorgako Amassorrain ikastolan hasia bertso eskolan eta gerora Hernani eta Lasarte-Oriako bertso eskoletako partaide. Bertsolaritzan lehen pausuak: Lehen plaza 11 urte ingururekin eskolarteko txapelketan, Lazkaon

Inaxio Usarralde Aranzadi (Aginaga, 1967)

Inaxio Usarralde ArantzadiHamalau-hamabost urte bete arte bizimodua etxean eta auzoan egin zuen gehienbat. Hamasei urterekin AEKn euskara eskolak ematen hasi zen. “Euskaltzaletu” egin zen eta, horrekin batera, bertsozaletu. Orduantxe lau lagun hasi ziren herriko irrati librean (Paotxa irratian) bertso programa egiten: Bota Punttuba, gerora talde izatera zabaldu zena eta, bere baitan, izen bereko bertso eskola bultzatu zuena. 1989an Egin Irratian bertso-programa egiten hasi ziren: Bota Punttuba hau ere. Itxi zieten arte iraun zuen. Lanbidez, beti euskalgintzan murgilduta ibili izan da bete-betean, edota euskalgintzatik gertu behinik behin. Bere lan ibilbidea: Arrasateko EMUN Koop. E.-n lan munduan euskara planak dinamizatzen, Mintzola fundazioan hizkuntza teknikari gisa eta Lazkaoko Udalean parte-hartze teknikari jardun du. Gaur egun EMUN Koop- E.-n hizkuntza aholkulari dihardu. Gai-emaile moduan aski ezaguna, 1989az geroztik txapelketa askotan ikusi dugu lan horretan, nola herrialde mailan (Gipuzkoako txapelketa desberdinetan) hala nazio mailan (Euskal Herriko txapelketa nagusian). Bertsolaritzan lehen pausuak: lehen plaza Usurbilgo Bota Punttubaren hastapenetan, herriko bertsolariekin antolatu zuten jaialdian. Gaiak taldean jarri eta Inaxio izan zen aurkezle.

16 saio

Hiru hilabetez, 16 saio jokatuko dira Gipuzkoan barrena: zazpi final-zortziren, bost final-laurden, hiru finalaurreko eta finala. Lehen saioa Oñatiko Santa Ana Antzokian izango da, irailaren 14an. Hortik aurrera, ia astero izango dira saioak, fasetik faserako asteburuetan izan ezik.

Irudia eta sintonia

2019an, 100 urte betetzen dira Pello Errota bertsolari asteasuarra hil zela. Hori dela-eta, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak keinu txiki bat egin nahi izan die Pello Errota eta Mikaela Elizegi bertsolari asteasuarrei eta txapelketako sintonia eta irudia sortzeko abiapuntu gisa hartu du urteurrena.

2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sintonia Don Inorrez musika taldeak egin du. Sintonia, irailaren 7an, Asteasun, parte hartzaileekin egingo zen aurkezpen festan aurkeztu zen, txapelketako aldizkariarekin batera.

Irudia eta diseinu lanak, berriz, Lanku Kultur Zerbitzuak erakundeak sortu eta garatu ditu.

Sarrerak eta jarraipena

Saio guztietako sarrerak eta bonuak irailaren 2an jarri ziren salgai bertsosarrerak.eus webgunean. Ohi bezala, Bertsozale Elkarteko bazkideek prezio berezia izango dute sarreretan. Halaber, Bertsozale Elkarteko bazkideek bonua eskuratu ahal izango dute, finalerako ez beste saio guztietarako balio duena.

bertsozale.eus webguneak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren informazio osoa eta eguneratua eskainiko du. Horrez gain, bertsoa.eus atariak txapelketaren jarraipen berezia egingo du.

Sare sozialetan ere Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen profilen bitartez segimendua egingo zaio Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari, #GBTX19 traola erabiliz.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.