Orioko emakume arraunlariek irabazitako Kontxako bandera Usurbilgo Kale Nagusitik pasa da

Konxatko bandera Usurbilen2Usurbilgo Kale Nagusia (Arg.: @XingolaUsurbil)

Pasa den igandean Donostiako Kontxako Estropaden bigarren jardunaldia ospatu zen. Emakumezkoen txapelketan Orioko taldeak eraman zuen bandera eta gizonezkoetan berriz, bigarren urtez jarraian, Hondarribiak. Aipatzekoa da Hondarribiako taldean Alex Udabe Pagola zubietarra ibili dela arraunean eta berak ere, bigarrenez, Kontxako bandera irabazi du. Zorionak bi taldeei!

Emakumeen sailkapen nagusia

Orio taldeaArg.: @orioarraunean

  1. Orio 21:28.48
  2. Arraun Lagunak 21:57.42
  3. Hondarribia 22:04.20
  4. Hibaika 22:07.16
  5. Donostiarra 22:13.40
  6. San Juan 22:19.40
  7. Riveira 22:22.66
  8. Zumaia 22:50.28

gizonen sailkapen nagusia

Hondarrabia taldeaArg.: @HondarribiaAE

  1. Hondarribia 39:01.58
  2. Orio 39:08.38
  3. Santurtzi 39:24.86
  4. Donostiarra 39:26.62
  5. Bermeo-Urdaibai 39:32.30
  6. Zierbena 39:38.20
  7. Ondarroa 39:50.22
  8. Kaiku 40:28.04

jendetza Donostiako arranplan

Jendetza bildu zen Donostiako arranplan, Orioko emakumezkoen traineruko arraunlariei harrera egiteko eta garaipena ospatzeko.

Konxatko bandera1

Kontxako bandera Usurbilen

Arg.: @XingolaUsurbil

Arratsaldeko 14:45ak aldera, Ostapeko sarretik Orioko arraunlari neskak eramaten zituen mikrobusa bozina jotzen sartu zen. Kontxako bandera atzeko atetik atera eta Kale Nagusi guztia zeharkatu zuen mikrobusak, barruan Orioko arraunlariak oihuak botatzen zituzten bitartean. Une horretan bizitakoa Xingola Usurbilek grabatu zuen.

Errezibimendu hunkigarriak Orion eta Hondarribian

Orio taldea1Arg.: @orioarraunean

Igande arratsaldean kamioi handi baten gainean iritsi ziren plazara Orioko arraunlariak 19:00ak inguruan. Arraunlari mutilek egin zieten pasilloa, eta errezibimendu osoan zehar poza eta malkoak tartekatu zituzten protagonistek eta herritarrek.

Hondarrabia taldea1

Arg.: @HondarribiaAE

Astelehenean berriz, Hondarribiko arraunlariei egin zitzaien errezibimendua. Jendetza bildu zen, txaloa zaparrada handia jaso zuten arraunlariek.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.