Zubieta Lantzen: “Zientifikoki kontrolatuko dugu herritarrok Gipuzkoako erraustegiaren kutsadura”

 

Zubieta Lantzen-NoauaArg.: Noaua!

Pasa den ostegunean, Zubieta Lantzen Kultur eta Kirol Elkarteak eta hainbat zubietarrek  deituta agerraldi berezi bat egin zen Zubietako herriko plazan. Bertan erraustegiaren kutsaduraren inguruko ikerketa zientifiko eta gardena bideratzen hasiko direla iragarri zuten. Horretarako Holandako fundazio batekin eta Euskal Herriko enpresa batekin lanean arituko dira eta ikerketa gardena eta zientifikoa izango dela adierazi dute: “Prozedura ahal den zientifiko eta aseptikoenarekin ikerketa honen fase guztietan gardentasuna bermatuko dugu. Emaitzak eskuragarri egingo dizkiogu herritarriei, bertako interesatuentzako eta baita nazioarteko komunitate zientifiko osorako. Hedabideetan publikatuko ditugu emaitzak, eta beharrezkoa ikusiko balitz, nazioarteko publikazio zientifikoetan ere argitaratuko dugu”.

“Nola egongo gara lasai?”

Zubieta Lantzeneko kideak 10 kilometroko erradioan erraustegiak milaka herritarren bizitzan eta osasunean izango duen eraginagatik kezkatuak daude. Horretagatik, ostegunean egindako agerraldian zubietarrek hedabideen aurrean galdera hau luzatu zuten: “Nola egongo gara lasai?”.

Zubieta Lantzen: “Gure asmoa ikerketekin berehala, asteotan abiatzea da, Zubieta inguruan. Horri esker, hurrengo urteekiko emaitzekin konparatzeko aukera izango dugu. Eta emaitzak eskuratutakoan gizarteratu egingo ditugu. Gaur bezala urte luzez mila aldiz adierazi dugu beharrezkoa izan ez eta inposaturiko erraustegi honen aurka gaudela, badirela alternatiba merkeago eta osasuntsuagoak, baina halere erraustegia eraiki digute 500 metrora. Ez gaude lasai, eta beraz, zubietarrok ez gara besoak gurutzatuta geratuko. Horregatik, Gipuzkoako erraustegia martxan jartzen badute, haren kutsagaiak zientifikoki neurtuko ditugu”.

Toxicowatch eta akreditatutako Euskal Herriko enpresa bat

Toxicowatch, gobernuz kanpoko zientzialarien elkargo holandar bat. Holandako gobernuak bertako erraustegi baten kutsadura legezko mailen azpitik zebilela esan izana gezurtatu ahal izan zuen. Inguruko oilategiak ikertu eta frogatu zuen hori ez zela egia, eta emisioak inguruak kutsatzen ari zirela, une batzuetan legeak esandako mailetatik askoz gorago. Toxicowatch fundazioak lurra eta  bioakumulazioko fenomenoak izan ditzaketen zuhaixkak edo zuhaitz formako landareak eta arrautzak metodo zientifikoa jarraituz ikertuko ditu.

Eusko Jaurlaritzak akreditatutako Euskal Herriko enpresa bat ere ariko da azterlan honetan. Enpresa honek berriz, metal astunen azterketa eta jarraipena egingo du.


Zientifikoki kontrolatuko dugu herritarrok Gipuzkoako erraustegiaren kutsadura

“Zubieta Lantzen elkartetik salatu nahi dugu, hemendik 500 metrotara erraustegia eraikitzen jarraitzen dutela eta Gipuzkoako Aldundiak behin eta berriro dioela laster piztuko dutela. Zubietarrek mila aldiz adierazi dugu beharrezkoa ez den proiektu inposatu honekiko gure aurkakotasuna eta jakinarazi nahi dugu, oso kezkatua gaudela 10 kilometroko erradioan bizi garen milaka herritarron bizitzan eta osasunean izango duen eraginagatik; Zubieta, Lasarte-Oria, Andoain, Usurbil, Donostia, Urnieta, Hernani, Astigarraga…

Horregatik, datuak behintzat gure eskuetan izan ditzagun, bi eragile kontratatu ditugu laginak hartu eta ikerketa zientifikoa egin dezaten. Hainbat hilabeteetako sukalde lan isilaren ostean, gaur jakinarazi nahi dugu nazioarteko fundazio bat, Toxicowatch Foundation eta Eusko Jaurlaritzak akreditatutako Euskal Herriko enpresa bat arduratuko direla 2019ko irailean, Zubieta inguruetan kutsadura laginak hartu eta analitikak egiteaz.

Muestrak hartuta, etorkizunean Aldundiak erraustegia piztuko balu, jarraipena egin eta emaitzak konparatu ahal izango genituzke. Oso garrantzitsua da lehen pauso hau eta dagoeneko lotuta daude azterketak egingo ditugun oilategiak, lurra eta landaredia. Gure datu propioak gure esku izatea, ametsgaizto honen aurkako autodefentsa neurri gisa planteatzen dugu. Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiak hasiera hasieratik piztu ditu herritarren kezkak eta haserreak. Inork ez du nahi izan bere etxe ondoan eraiki dezaten. Hala izan da Gipuzkoan eta hala gertatzen da mundu osoan. Herritarrek protesta egin eta alternatiba garbiagoak, merkeagoak eta osasungarriagoak badirela demostratu arren, Gipuzkoako agintariak tematu dira erraustegia eraiki eta martxan jartzen Zubietan.

Agintariek, Gipuzkoako Foru Aldundikoek bezala Donostiako Udalekoek, konbentzitu nahi gaituzte proiektuak ez duela ingurumenean eta osasunean eraginik. Aldiz, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek zabaldu bezala, dibulgazio zientifiko asko dago guztiz bestela diotenak. Erraustegien isuri toxikoek osasun arazo larriak eragiten dizkiete pertsonei. Gipuzkoako Foru Aldundia legez derrigortua dago erraustegiaren jarraipen plan bat garatzera, erraustegien tximiniatik ateratzen diren keak eraginik ez dutela ziurtatzeko. Airearen kalitatea ez ezik, lurrean, uretan, tokiko nekazaritza produktuetan, landareetan eta herritarrongan kalterik eragiten ez duela ziurtatzeko.

Urteen poderioz, metal astunak, dioxinak eta furanoak ez direla metatzen ari ziur izateko metodo zientifikoa behar dute inpartzialtasunez neurtuz. Oraindik ez dugu inolako planen berririk, nahiz eta agintariek beraiek dioten erraustegia epe laburrean jarriko dutela martxan. Nola egongo gara lasai? Zer nahi dute inguruko herritarrok egitea? Horregatik gaur iragarri nahi dugu, zubietarrok ez garela besoak gurutzatuta geratuko. Zubieta Lantzen elkartearen bidez hainbat zubietarrek erabaki dugu gure gain hartzea, ahal dugun neurrian, hondakinen erreketak Zubietatik Gipuzkoa osora zabalduko dituen kutsagaiak neurtzeko lanak. Goragoko instituzioek dagoenekoz martxan eduki beharko luketena.

Gainera, Biodonostiatik dioten bezala, inguruko herritarrongan erraustegiak duen eragina ikertzen badute, gure ikerketa independenteak bere emaitzekin konparagarriak edo osagarriak izango dira. Horretarako berme zientifikoa eskaintzen duten pertsona eta erakundeengana jo dugu. Eta dagoenekoz bi eragilerekin lotu ditugu kontrol horren lehenbiziko atalak. 

Datozen asteotan datoz kutsadura laginak hartzera. Hedabideetako profesionalei dei egiten diegu etortzera, ikustera nola hartzen dituzten laginak eta ikertzaile hauekin solas egitera. Toxicowatch fundazioak ikertuko ditu, batetik lurra eta bestetik bioakumulazioko fenomenoak izan ditzaketen zuhaixkak edo zuhaitz formako landareak eta arrautzak metodo zientifikoa jarraituz. Toxicowatch, gobernuz kanpoko zientzialarien elkargo holandar bat da. POP eta dioxinen neurketa eta ebaluazioan mundu mailako adituenetakoa. Holandako erraustegien jarraipen eta neurketetan urteetako esperientzia dute eta mundu mailan hainbat proiektu martxan dituzte isuri toxikoen jarraipen zientifikoak egiteko. Zientzialariak izanik, ikerketa zientifikoak diseinatu, exekutatu eta publikatzea dute helburu, gobernu, enpresa eta gizarte sektoreen artean zubi lana eginez.

Toxicowatch gure proiektu honetan inbolukratuta izateak proiekzio eta fidagarritasun zientifiko internazionala ziurtatzen dio proiektuari, mundu mailako punta puntako ikerketen parean jarriaz proiektu hau. Adibidez, oso argigarria da Holandako Arlinen erraustegian gertatutakoa. Gobernuak esaten zuen bitartean kutsadura legezko mailen azpitik zebilela, fundazio honek inguruetako oilategiak ikertu zituen eta demostratu zuen hori ez zela egia, eta emisioak inguruak kutsatzen ari zirela, une batzuetan legeak esandako mailetatik askoz gorago. Toxicowatch enpresarekin batera bigarren enpresa bat ere ariko da beste neurketa batzuk egiten, metal astunen azterketa eta jarraipena egingo du. Ondorioz, Zubietatik dei egin nahi diegu proiektu honekin kezkatutako herritar guztiei, gure proiektua gardentasun ariketa izango dela, Gipuzkoako Aldundian inondik ere ikusten ez dugun jarrera bat. 

Prozedura ahal den zientifiko eta aseptikoenarekin ikerketa honen fase guztietan gardentasuna bermatuko dugu. Emaitzak eskuragarri egingo dizkiogu herritarriei, bertako interesatuentzako eta baita nazioarteko komunitate zientifiko osorako. Hedabideetan publikatuko ditugu emaitzak, eta beharrezkoa ikusiko balitz, nazioarteko publikazio zientifikoetan ere argitaratuko dugu. 

Ikerketa ongi abiarazteko garrantzia handikoa da lehen neurketak preoperazio fasean egitea, hau da, erraustegia martxan jarri baino lehenago. Horri esker, hurrengo urteekiko emaitzekin konparatzeko aukera izango dugu. Hortik dator gure presa proiektu hau lehenbailehen abiarazteko.

Azkenik eskatu nahi dugu ez dezatela piztu erraustegi zikin hori, hainbeste buruhauste eragiten ari zaiguna. Errausketarik ez!”

Informazio gehiago

2 responses to “Zubieta Lantzen: “Zientifikoki kontrolatuko dugu herritarrok Gipuzkoako erraustegiaren kutsadura”

  1. Pingback-a: Diru bilketa kanpaina martxan erraustegia piztuz gero eragingo duen kutsaduraren kontrol independentea finantzatzeko | Usurbildarrak aurrera

  2. Pingback-a: Zubieta Lantzenek erraustegiaren kutsagaiak neurtzeko ikerlanaren gaineko xehetasunen berri emateko bilera irekia egingo du | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.