Etxerat Elkartea: “Irailaren 14an Bilboko kaleak beteko ditugu. Aurrera egiteko unea da”

EtxeratEtxerat Elkarteak Gazteizen egindako agerraldia (Arg.: @EtxeratElkartea)

Irailaren 16an (astelehena) hasiko dira epaitzen 47 euskal herritar Espainiako Auzitegi Nazionalean, presoen babes taldeetan parte hartzea leporatuta: Herrira mugimenduan ibilitakoak, Jaiki Hadi eta Etxerat elkarteetakoak, bitartekariak eta euskal presoen abokatuak. Bi egun lehenago, manifestazio bat egingo dute Bilbon, auzia salatzeko, eta Etxerat-ek bat egin du deialdiarekin.

zigorrak 12 urte ingurukoak bakoitzarentzat

47akHerrian4

Guztira 601 urte eskatu ditu fiskaltzak, eta zigorrak 11 urte eta hogei urte artekoak dira, baina batez beste 12 urte ingurukoak auzipetu bakoitzarentzat.

laguntza ekonomikorako deia

Gastu juridikoak eta logistikoak kalkulatuta, guztira 340.000 euro inguru ordaindu beharko dituztela azaldu dute 47ek. Diru ekarpenetarako ondoko kontu zenbakia ireki dute: ES82 3035 0057 9205 7005 9033 (Laboral Kutxa).

  • Gastu juridikoak: 236.440€
  • Garraio gastuak: 28.950€
  • Hiru hilabeteko ostatua gastuak: 72.072€

47akHerrian3

Etxerat elkartea

Pasa den astean Etxerat Elkarteak, euskal presoen senide eta lagunen elkarteak, agerraldi bat egin zuen Gasteizen, eta bere elkartasun eta maitasun guztia helarazi zien auzipetu guztiei:

Irailaren 14an Bilboko kaleak beteko dira. Aurrera egiteko unea da. 47ak herrian!

“Euskal preso politikoen eta haien senideen eskubideen alde lan egiteagatik Entzutegi Nazionalean epaituak izango dira 47 pertsona datorren irailaren 16an. Medikuak, abokatuak, elkartasunez aritzen ziren pertsonak dira, Gobernu espainolaren oposizioaren aurrean bake prozesua aurrera eramateko konpromisoa hartu zuten pertsonak. 47 auziperatuen artean Etxerat Elkartean lan egiten zuten bi senide aurkitzen dira. Izaskun Abaigar eta Nagore Lopez de Luzuriagari tokatu zitzaien baina gutako edozeini tokatu ahal zitzaion beraien egoeran egotea.

47ei gure elkartasuna eta burutako lanarengatik esker ona adierazteko gaude gaur hemen. Oztopoak jarri arren gure senide presoei dagokien asistentzia juridikoa irmotasunez emateagatik. Eragozpenen gainetik, gure senide gaixoak espetxez kanpoko mediku asistentzia emateagatik, espetxeko asistentzia eza konpentsatzeko. Estalitako errealitatea erakusteagatik. Eskubide urraketak eta espetxe politikaren ondorio gordinak salatzeagatik. Gure egoera Europako Parlamentura, indar politikoengana eta Europako Giza Eskubideen elkarteengana eramateagatik. Alderdi politiko, sindikatu eta erakunde guztiengana jotzeagatik. Gure senide presoak sekula bakarrik ez uzteagatik, haien eta gure eskubideak aintzat hartzeagatik eta gure egoeraz arduratzeagatik. Hori izan da beraiek eginiko lana eta hori da, eskaera fiskal handiekin, Entzutegi Nazionalera eramango dituena.

Makroepaiketa hilaren 16an hasiko da, euskal gizarteari inongo ekarpen positiborik ekartzen ez dion makroepaiketa izango da. Elkartasunaren kriminalizazioak, jazarpenak, prozesaketak eta duela 6 urtetatik 47 familiek bizi izan duten egoerak gure sufrimendu iraunkorra handitzeko besterik ez dira izan. Konponbidea, bakea, berriz ez gertatzeko ziurtasuna eta elkarbizitza lortzeko euskal gizartearen gehiengoak lana, esfortzua eta itxaropena jartzen duen bitartean honek bidean trabak jartzea suposatuko du.

Hori dela eta, euskal gizarteari, gizarte zibilari, eragile politikoei, sozialei eta sindikalei premiazko deialdia luzatzen diegu. Aurrera egiteko beharra daukagu, sufrimendua atzean uzteko beharra, etorkizunera begiratzeko beharra, eta hau egiteko eragozten dizkiguten trabak baino indartsuagoak izateko beharra daukagu, bakearen eta konponbidearen bidean gurutzatzean aurre egin ahal izateko. Horregatik, badakigu kasu honetan ere erantzuteko gai izango garela eta irailaren 14an Bilboko kaleak beteko ditugula. Aurrera egiteko unea da.

Bide batez, Etxerat Elkarteak bere elkartasun eta maitasun guztia helarazi nahi die Izaskun eta Nagoreri, eta baita gainontzeko 45 auziperatuei ere, eta datorren egunetan haien alboan egongo garela jakinarazi nahi diegu”.

Usurbildik autobusa

47akHerrian6

  • 15:00 Autobus zerbitzua Oiardo Kiroldegi paretik Bilbon deitua dagoen manifestaziora. Izen ematea ohiko tabernetan, irailaren 12ko arratsaldeko 16:00ak arte.
  • 17:30 47akherrian manifestazioa Bilboko Kasillatik.

Makrokanta

11/13 makroepaiketaren aurka eta konponbidearen alde egindako ekarpen musikala: Makrokanta.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.