Independentistak Sareak antolatuta ‘Euskaldunon hitzordua’ Bartzelonako Diada Egunean

diada_2019_euskaraz

Gaur, irailak 11, Assemblea Nacional Catalanak (ANC) antolatuta, Kataluniako DIADA ospatuko da Bartzelonan, “Objectiu independència” lemapean. Berriro ere Errepublika Katalanaren aldeko indar erakustaldi erraldoia egiteko prest daude herritar katalanak.

Independistak Sarea  Diada egunarekin bat

Independistak Sarea  Diada egunarekin bat egin du eta Katalunian dauden euskal herritarrei egun handi honetan parte hartzeko deia luzatu die: “Borroka honetan katalanek beste jokatzen dugu geuk ere. Guztion etorkizuna jokoan dago. Espainiar Estatuak, prozesu soberanista katalana eragotzi eta porrot eginaraziz, independentismoari aukera eta bide guztiak itxi nahi dizkio Katalunian zein Euskal Herrian. Indarrak batu, espainiar Estatu autoritarioari aurre egin, eta bi herriok independentziaren bidean aurrera egiteko garaia da. Independentistak Sareak irailaren 11an Diadan parte hartzeko deia luzatzen die euskal herritarrei eta, gure elkartasuna eta konplizitate osoa era nabarmenagoan agertzeko, denok elkarturik parte hartzeko aukera eskaini nahi die Katalunia aldean izango diren guztiei”.

euskaldunentzako hitzordua

Independista Sarea Katalunian izango dela adierazi du eta bertan euskaldunentzako hitzordu berezi bat jarri du

  • 15:00 Bartzelonako Euskal Etxearen ondoan. Placeta de Montcada (Born). Martxa/kalejira irtengo da bertatik Gran Vian koatuko den euskal gunera.
  • OHARRA: Kamiseta, zapi eta banderola berde independentistak, ikurriñak, bandera nafarrak eta gainetiko euskal ikurrak eramateko deia egiten diogu jendeari. Aldi berean, denetariko musika eta animazio tresnak eramatea ere eskatzen diegu, euskal gunea ikusgarria eta arrakastatsua izan dadin.

Informazio gehiago: independentistak.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.