Orbeldi Dantza Taldeak 2019-2020 ikasturteko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du

Orbeldi dantza taldea

Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak 2019-2020 ikasturteko haur nahiz helduentzako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du. Antolatzaileek ikastaro guztien prezioen barruan asegurua sartzen dela adierazi dute (15€). Ikastaro bat baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero asegurua behin ordainduta nahikoa izango da.

Izen-ematea

Izen-ematea emailez edo Oiardo Kiroldegian eman daiteke:

  • orbeldi.udt@gmail.com
  • Oiardo Kiroldegiko dantza gelan: irailak 12 (osteguna) eta irailak 13 (ostirala), 17:00etatik 19:30etara.

Haurrentzako eskaintza

  • LH 1-2, astelehenetan: 16:45-17:45 edo 17:45-18:45.
  • LH 3-4, ostiraletan: 17:00-18:00 edo 18:00-19:00.
  • LH 5-6, asteazkenetan: 16:45-17:45 edo 17:45-18:45.
  • DBH, ordua apuntatzen direnen artean erabakiko da.

Helduentzako eskaintza

  • Irailak 30-ekainak 29: astelehenero 19:00-21:00 artean, oinarrizko euskal dantzak. “Euskal Herriko dantzen pausoak lantzeko ikastaroa”. 90€ (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80€).
  • Urriak 1-abenduak 17: asteartero 19:00-20:00 artean, dantza hastapenak. “Pausoak hasiera hasieratik ikasteko aukera (jauziak, arin-arina, fandangoa…). Hiruhilabeteko ikastaroa”. 45€.
  • Urriak 1-ekainak 30: asteartero 19:00-20:30 artean, erromeri taldea. “Plazan jai giroan dantzatzen diren dantzen ikastaroa”. 90€ (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80€).
  • Urriak 2-maiatzak 27: asteazkenero 18:30-20:30 artean, dantza garaikidea. “Eneko Gil dantzariarekin garaikide estiloan sakontzeko ikastaroa”. 135€.
  • Urriak 3-ekainak 25: ostegunero 19:00-21:00 artean eta larunbatero 10:00-12:00 artean, euskal dantzen taldea. “Euskal dantzen teknika hobetzeko ikastaroa”. 90€ (familiakide bat baino gehiago izanez gero, 80€).

Orbeldi dantza ikastaroak2019

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.