Igandean 56. Endika Abril Errebote Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da Zubietan

errebotea

Irailaren 8an (igandea) 56. Endika Abril Errebote Txapelketaren lehen jardunaldia ospatzekoa zen baino euriarengarik bertan behera geratu zen Zubieta eta Zaharrer Segiren arteko partidua. Antolatzaileen esanetan, aste honetan zehar jokatuko dute. Igandean berriz (irailak 15), bigarren jardunaldia jokatuko da, 11:00ak aldera Zubietako errebote plazan. Zubieta eta Hazparne taldeak lehiatuko dira.

8 taldek eta bi multzo

A MULTZOA

  1. Zubieta (Zubieta, Gipuzkoa)
  2. Behar Zana (Villabona, Gipuzkoa)
  3. Noizbait (Hazparne, Lapurdi)
  4. Zaharrer Segi (Baigorri, Nafarroa Beherea)

B MULTZOA

  1. Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi)
  2. Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi)
  3. Sarako Izarra (Sara, Lapurdi)
  4. Txost (Oiartzun, Gipuzkoa)

itzuli bateko ligaxka

Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean, irailaren 8ko jardunaldian hasi eta 22kora bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira.

kanporaketen fasea

Ondoren, kanporaketen fasea etorriko da. Bi finalerdi jokatuko dituzte, 1. fasean multzo bakoitzeko ligaxkan aurreneko bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz (hau da, A1 vs B2 eta B1 vs A2). Irailaren 29ko asteburuan izango dira ikusgai finalerdiak.

finala

Irabazleek finala jokatuko dute, urriaren 6ko jardunaldian, Villabonako Errebote plazan (beti ere eguraldiak ez badu baldintzatzen txapelketaren martxa).

Iraileko Agenda

Hauek dira Zubietan jokatu diren partidak:

  • Irailak 8, igandea: Zubieta – Zaharrer Segi (Bertan behera, irailak 9 -13 artean jokatuko dute)
  • Irailak 15, igandea: 11:00etan Zubietako errebote plazan, Zubieta – Hazparne.
  • Irailak 22, igandea bi partida: Zubieta – Behar Zana eta ondoren, Hazparne – Zaharrer Segi.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.